3 baita geroago ere, Josiasen seme Joiakim Judako errege izan zen garaitik Josiasen beste seme baten, Sedekiasen, erregealdiko hamaikagarren urtearen azkena arte. Urte horretako bosgarren hilean Jerusalemgo bizilagunak erbesteratu zituzten.
4 Honela mintzatu zitzaidan Jauna:
5 «Amaren sabelean sortu aurretikaukeratu zintudan;sabeletik irten aurretiksagaratu zintudaneta profeta izendatu,nire mezua herriei iragartzeko».
6 Nik erantzun nion:«Ai, Jainko Jauna!Gazteegia naiz,eta ez dezaket hitz egin».
7 Baina Jaunak esan zidan:«Ez esan gazteegia zarenik.Nik nora bidali,hara joango zara;nik zer agindu,hura esango duzu.
8 Ez izan jendearen beldur,zeurekin izango bainauzuzu libratzeko.Hala diot nik, Jaunak».
9 Orduan, eskuaz ezpainak ukitu eta esan zidan:«Neure hitzak jartzen dizkizutezpainetan;