Jeremias 2 EAB

JERUSALEM ETA JUDAKO BIZILAGUNENTZAT MEZUAK (2,1—20,18)

Maitasunezko iragana oroituz

1-2 Jaunak bidali ninduen Jerusalemgo jendeari bere mezu hau hots egitera:«Gogoan dut, Israel,nola maite ninduzun gazte zinenean,gogoan zure ezkongaietakomaite-laztana:nola ibili zinen nire ondorenbasamortuan, erein gabeko lurrean.

3 Nirea zinen oso-osorik,uztaren lehen emaitzaknireak diren bezala.Kalte egiten zizutenakneuk zigortzen nituen:zoritxarra zetorkien gainera.Nik, Jaunak, esana».

Israelen hasierako bekatuak

4 Entzun Jaunaren hitza, Jakoben ondorengook, Israelgo leinu guztiok.

5 Hau dio Jaunak:«Zertan huts egin nienzuen arbasoei,haiek niregandik aldentzeko?Hutsaren atzetik ibili ziren,hutsaren hurrengo bihurtu dira.

6 Ez ziren nitaz arduratu.Nik, Jaunak, Egiptotik atera nitueneta basamortuan zehar gidatu,lur lehor eta malkar horretan,arriskuz beteriko lur ilunean,inor igarotzen ez deneta itzulbiderik ez duen lurrean.

7 Baratze mardulean sartu nituen,hango fruitu zoragarriak jan zitzaten.Baina haiek, bertara iristean,kutsatu egin zuten nire lurraldea,higuingarri bihurtu nire ondarea.

8 Apaizek ez dute galdetu:“Non da Jauna?”Lege-maisuek ez naute aintzat hartu,buruzagiak kontra jaiki zaizkit,profetek Baalen izeneanhitz egin dute,ezertarako ez diren idoloen ondorenjoan dira.

Jauna Israelekin auzitan

9 «Horregatik, hau diot nik, Jaunak:Auzitan hasi nahi dut berriro zuekineta auzitan ariko naizzuen ondorengoekin ere.

10 Zoazte Mediterraneoko uharteeta itsasertzera, eta ikus,bidali norbait Kedar-eraeta ohartu ongi:gertatu ote da inon horrelakorik?

11 Herri batek ez ditujainkoak aldatzen—horiek benetako jainkoakez direla, gainera—.Neure herriak, ordea,zapuztu egin nau ni,bere egiazko aintza nauen hau,eta ezertarako ez direnidoloez ordezkatu.

12 Txundi zaitezte, beraz, zeruok!Izu zaitezte eta ikaratu!Hala diot nik, Jaunak.

13 Bi gaiztakeria egin ditunire herriak:bazterrera utzi naute ni,ur biziaren iturria,eta putzuak egin dituzte,urari eusteko gauza ez direnputzu pitzatuak.

Zentzabide mingarria

14 «Israel ez da izatez esklabo,ezta esklabo-seme ere.Zergatik bihurtu da, bada,besteren harrapakin?

15 Haren kontra egiten dute garrasi,lehoiek bezala orro;lurraldea hondamen bihurtu dioteeta hiriak kiskali,bizilagunik gabe utziz.

16 Menfis eta Tafneskoek ereburezurra apurtu diote.

17 «Ez ote hau guztia, Israel,bidean gidatu zintuen Jauna,zeure Jainkoa,baztertu duzulako?

18 Zergatik zoaz, bada, orain Egiptora,Niloko urak edatera?Zergatik Asiriara,Eufratesko urak edatera?

19 Zeure gaiztakeria izango duzu zigor,zeure desleialkeria zentzabide.Kontura zaitez eta ikasizein gogorra eta garratza denJauna, zeure Jainkoa, baztertzea,nireganako begirunerik ez izatea.Nik, Jaun ahalguztidunak, esana.

Jaunak Israelen arrazoiak gezurtatu

20 «Aspaldidanik duzuhautsia uztarria,aspaldidanik etenaknirekiko lokarriak;esan duzu:“Ez dut gehiago esklabo izan nahi”.Edozein mendi-gailurretan,edozein zuhaitz handiren azpian,etzaten zinen prostituziorako.

21 Neuk landatu zintudanmahatsondo jatorrez,mahasti bikain izateko.Nolatan bihurtu zarafruitu garratzeko sasimahasti?

22 Nahiz eta zeure buruaxaboiz eta lixibaz garbitu,ez da nire begi aurretik aldentzenzure bekatuaren zikina.Hala diot nik, Jainko Jaunak.

23 «Nolaz ausartzen zara esaten:“Ez naiz kutsatu,ez naiz Baalen idoloenondoren ibili”?Ikus zeure urratsak haraneaneta aitortu zeure jokabidea;harat-honat dabilengamelukume kaskarinarenantzeko zara,

24 basamortuan hazitakoasteme basatiaren antzeko:beroaldian nork baretuhorren irrika?Nekerik ez horren bila dabilenak,beti aurkitzen baitu prest.

25 Geldi, Israel!Oinutsik ibili beharko duzu bestela,eztarria egarriak lehorturik.Zuk, ordea, “Alferrik da —diozu—,jainko arrotzak maite dituteta haien ondoren joango naiz”.

Israelek zigorra merezi

26 «Lapurretan harrapatualotsatu egiten den bezala,halaxe lotsatuko dira israeldarrak,herria eta erregeak,buruzagiak, apaizak eta profetak.

27 Egur-puska bati esaten diote:“Zeu zara nire aita”;harriari: “Zeuk nauzu sortu”.Bizkarra ematen didate,ez aurpegia;zoritxar-egunean, ordea,“Zatozkigu salbatzera” diote.

28 Judako jende horrek,non dituzu zeuk egindako jainkoak?Datozela zoritxar-eguneanzu salbatzera.Hiriak bezainbat jainko izan dituzu.

29 Zergatik nahi nauzue salatu,zeuek izanik nire aurka altxatuak?Hala diot nik, Jaunak.

30 Alferrik zigortu ditutzuen seme-alabak,ez baituzue eskarmenturik hartu.Zeuek hil dituzue profetak ezpataz,lehoi amorratuak bezala.

31 (Zuek, orain bizi zaretenok,entzun arduraz Jaunaren hitza).Israel, eremu soilbihurtu ote naiz zuretzat?Ala beti ilunpe beltzeandagoen lurralde?Zergatik diote nire herritarrek:“Nahi duguna egingo dugu,ez gatzaizkizu inoiz ere itzuliko?”

32 Ahantz ote daitekeneskatxa bere bitxiaz,andregaia bere ezkontza-soinekoaz?Nire herria, berriz,ahaztua dago nitazaspaldi luzean.

33 Zein ederki dakizunmaitaleen etxerako bidea!Zein maisu zarengaiztakeriarako bidean!

34 Zikinduta dauzkazu jantziakbehartsu eta errugabeen odolez;ez da, ez, hormak zulatzenharrapatutako lapurraren odola.Guztiarekin ere,

35 errugabea zarela diozu,Jauna ez dagoela inola erezurekin haserre.Hara, epaitu egingo zaitut,huts egin ez duzula esaka ari zarelako.

36 Zein arin aldatzen zaren bidez!Asiriak huts egin zizun bezalaxehuts egingo dizu Egiptok ere.

37 Hemendik ere lotsaz irtengo zara,eskuak buruan dituzula.Izan ere, nik, Jaunak,mespretxatu egiten ditutzure konfiantza-euskarriak;ez duzu horiekin ezer onik lortuko».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52