Jeremias 48 EAB

Moabentzat

1 Moabentzat, mezu hau eman du Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak:«Zoritxar handia Neborentzat:suntsitua da hiria!Kiriataim porrokatuaeta konkistatua!Porrokatua eta desegina gotorlekua:

2 akabo Moaben harrotasun zena!Hexbonen prestatu dituzteMoab galtzeko bideak:“Suntsi dezagun nazioa!”, zioten.Zu ere bai, Madmen,mutu gelditu zara:gainean duzu ezpata.

3 Garrasiak Horonaimdiklaguntza eske:hondamenaeta izugarrizko ezbeharra!

4 «Hautsia utzi dute Moab,haurren garrasiak entzuten dira.

5 Negar batean doazLuhiteko aldapan gora;garrasi erdiragarriak diraHoronaimgo aldapan behera.

6 Zoazte ihesi! Salbatu bizia!Egin lasterkabasamortuan basastoak bezala!

7 Moab, zeure indar eta ondasunetanfidatu zara:hara orain zu ere konkistatua!Zure jainko Kemox erbestera doa,bere apaiz eta buruzagiekin.

8 Hiri guztietan ari da suntsitzailea,ez da bat ere libratzen:dena hondatua eta galduaharanean eta goi-lautadan.Hala diot nik, Jaunak.

9 Egin hilobia Moabentzat,hondakin huts baita.Hiriak hondamendi bihurturik,jenderik gabe geratzen dira».

10 Madarikatua Jaunak emandako eginkizuna betetzen nagia! Madarikatua ezpata mendekatzailea hartu nahi ez duena!

11 Gazte-denboratiklasai bizi izan da Moab,ez du erbesterik ezagutu.Jalkitzen egondako ardoak bezala,ontzitik ontzira aldatu gabekoardoak bezala,ez du galdu bere gozoa,ez zaio joan bere usain ona.

12 Horregatik, Jaunak dio: «Badator garaia, ontzitik ontzira nork aldatua bidaliko diodana: ontziak hustu eta puskatu egingo dituzte.

13 Orduan, huts aterako zaie moabdarrei Kemox jainkoarengan zuten konfiantza, israeldarrei Betelengan zutena huts gertatu zitzaien bezala.

14 «Nola ausartzen zarete,moabdarrok,adoretsu, borrokan zaildutakogudari zaretela esaten?

15 Iritsi daMoaben eta bertako hiriensuntsitzailea:triskantzara doazgazterik bikainenak.Hala diot nik, Errege honek:“Jaun ahalguztidun” dut izena!

16 Hurbil da Moaben hondamena,gainean du zoritxarra.

17 Auzoko nazioek,Moabi begirune ziotenek,lagun biezaiote atsekabean,eta esan:“Ai ene!Hautsi dute Moaben boterea,erraustu haren eder-ospea!”

18 «Dibongo jendeok,jaitsi ohorezko zeuen aulkitik,koka zaitezte eremuan,aurka baitatorkizueMoaben suntsitzailea,gotorlekuak erraustera.

19 Aroerko bizilagunok,jarri bidean zelatari,galdegin ihesi doazeneizer gertatu den.

20 Erantzungo dizuete:“Porrokatua dago Moab, desegina.Egin intziri eta garrasi berarengatik!Iragarri Arnon ibai inguruanMoab suntsitua izan dela” ».

21 Badator goi-lautadako hirien aurka Jaunak erabakitako zigor-epaia: Holon, Jahtza, Mefaat,

22 Dibon, Nebo, Bet-Diblataim,

23 Kiriataim, Bet-Gamul, Bet-Meon,

24 Keriot eta Botzraren aurka, Moabeko hiri guztien aurka, gertuko nahiz urrutiko.

25 «Galdu da Moaben boterea,desegin da haren indarra».Horixe da Jaunaren epaia.

26 Mozkor ezazue Moab, bere burua Jaunaren kontra handitu nahi izan du eta. Bere okadatan iraulkatuko da, eta denek barre egingo diote.

27 Ez zenion, bada, zuk barre egin Israeli, lapurretan harrapatutako bati bezala? Ez zinen, bada, buru-eraginka jarduten, hartaz hitz egiten zenuen bakoitzean?

28 Moabeko bizilagunok, utzi hiriak,joan harkaitzetara bizitzera,koba-zuloetan habia egiten dutenusoen antzera.

29 Ezaguna duguMoaben gehiegizko harrokeria.Hura handikeria,hura harropuzkeria eta handiustea!

30 Jaunak dio:«Ezagutzen dut haren ustekeria,eta egiteek ez dioteurrik ere ematenharen esan harroei».

31 Intziriz eta negar-zotinka nago,garrasi bizian Moabengatik,Kir-Heresko jendearengatik.

32 Jazergatik egin nuen bainonegar gehiago dagit zuregatik,Sibmako mahasti horrengatik.Zure aihenakItsaso Gorriraino luzatzen ziren,Jazereraino iristen:zure gain ereoldartu da suntsitzailea,uzta eta mahats-bilketa hondatuz.

33 Amaitu dira poza eta alaitasunaMoabeko mahasti eta soroetan.Dolareetan ez da gehiagomahatsik zapaltzen,kito poz-irrintziak!

34 Hexbongo deiadarrak Elale eta Jahatzeraino iristen dira; garrasiak entzuten Tzoartik Horonaimeraino, Eglat-Xelixiaraino, Nimrimgo urak ere agortu egin baitira.

35 Jaunak dio: «Galdu egingo ditut Moaben, muinoetako kultu-lekuetan beren jainkoei intsentsua erretzen dieten guztiak».

36 Horregatik, txirularen antzera dardaraz daukat bihotza Moabengatik, txirularen antzera dardaraz Kir-Heresko jendearengatik, galdu baitituzte bilduriko ondasun guztiak.

37 Burua soil eta bizarra motz dute guztiek, besoak urratuak eta dolu-jantzia soinean.

38 Moabeko etxe gain eta plazetan jende guztiak dolu. Izan ere, Jaunak dio: «Ezertarako ez den ontzia bezala apurtu dut Moab».

39 Ai ene, desegina da Moab! Egin intziri! Lotsaren lotsaz bizkarra eman du! Auzokoen izu eta iseka-gai bihurtu da.

40 Honela dio Jaunak:«Arranoaren antzeraoldartzen da etsaia,hegoak zabalduz Moaben gainera.

41 Hiriak konkistatuko dituzte,gotorlekuak menderatuko.Egun hartan,indargabe geldituko diraMoabeko gudariak,emakumea erdiminetan bezala.

42 Moab ez da herri izango,nire aurka bere burua altxatu baitu.

43 Hala diot nik, Jaunak:Izua eta zuloa eta zepoa zuretzat,Moaben bizi zaren horrentzat:

44 izuaren erasotik ihes egin dezanazuloan jausiko da;zulotik ihes egin dezanazepoan harrapatua geldituko.Zigorra bidaliko diot Moabikontuak hartzeko egunean.Hala diot nik, Jaunak.

45 «Ihesi doazenak, akiturik,Hexbonen babesean gelditu dira;baina sua jalgitzen da Hexbondik,sugarrak zabaltzenSihon erregearen jauregitik,guztia kiskaliz:Moabeko haranak eta goi-lautada.

46 Zer zoritxarra zuretzat, Moab!Galdua zara, Kemoxen herri hori!Zure seme-alabakgatibu eraman dituzte atzerrira.

47 «Baina egunen batean aldatuko dut Moaben zoria. Nik, Jaunak, esana».Honaino Moaben aurkako epaia.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52