Jeremias 17 EAB

Judako herriaren bekatua

1 «Judaren bekatuaburdinazko eztenaz idatzia dago,diamantezko puntaz zizelkatua,bere bihotz barruan,bere aldare-ertzetako adarretan.

2 Seme-alabak bezaingogoangarri dituztealdare eta zutoin sakratuak,zuhaitz handien azpianeta muino-gailurretan,

3 mendian eta landan eraikitakoak.Judako herri hori,etsaien esku jarriko ditutzure aberastasunak eta altxorrak,lurralde osoan zehar,sasikultu-lekuetan,egin duzun bekatuagatik.

4 Utzi egin beharko duzueman nizun ondarea.Zeure etsaien esklabo egingo zaitutezagutzen ez duzun lurralde batean,nire haserrearen sua harrotu baituzuitzalezineko sugarretan».

Egiazko eta gezurrezko konfiantza

5 Honela dio Jaunak:«Madarikatuakonfiantza gizakiagan duena,giza indar hutsean oinarritzen denaeta niregandik urruntzen!

6 Basamortuko zuhaixkarenantzeko da:ez du sasoi onik izango,lur idorretan landatua,biziezineko lur gazitan.

7 «Bedeinkatuakonfiantza niregan duena,euskarri ni nauena!

8 Ur ondoan landaturikozuhaitzaren antzeko da:ur bizigarrietarazabalduko ditu sustraiak,sargoriari ez dio beldurrik:haren hostoak beti berde;lehorte-urtean ere hura lasai,ez dio uzten fruitua emateari.

9 «Ez da ezer giza bihotza bainomaltzurragorik, sendaezinagorik.Nork antzeman berari?

10 Neuk, Jaunak,ikertzen eta aztertzen ditutgizakiaren buru-bihotzak,nori bere jokaeraren ordaina,bere egiteen merezia emateko.

11 «Bidegabeki aberasten denabesteren arrautzak berotzen dituenhegaztiaren antzeko da:sasoirik oneneanihes egingo dio aberastasunak,eta azkenean txorotzat hartuko dute».

Profetaren otoitza

12 Gure santutegia tronu ospetsua,hasieratik goian ezarria.

13 Zu zara, Jauna, Israelen itxaropena!Zapuzten zaituztenekporrot egingo dute;zuregandik urruntzen direnakkondenaturik daude,ur bizien iturria —zu, Jauna—zapuztu dutelako.

14 Jauna, senda nazazueta sendatua geldituko naiz,salba nazazueta salbatua izango.Zu zaitut goresten!

15 Jendeak esaten dit:«Non dira, bada,Jaunaren mehatxuak?Bete bitez!»

16 Nik ez diot muzin eginprofeta izateari;halere,ez dut opa izan zoritxar-egunik.Badakizu zuk hori, neure eskariakaurrez aurre egin dizkizut eta.

17 Ez zaitez izan niretzat beldurgarri,zu,zoritxarrean babes zaitudan hori!

18 Huts eragiezuerasoka ari zaizkidanei,eta ez niri;jo bitza haiek beldurrak,eta ez ni.Bidali haiei zoritxarra,suntsi itzazu, suntsi erabat.

Larunbata Jaunari sagaraturiko atseden-eguna

19 Jaunak esan zidan: «Zoaz eta ezar zaitez Judako erregeek sartu/irtenak egiteko erabiltzen duten Jerusalemgo ate nagusian; egizu gero gauza bera hiriko beste ate guztietan ere.

20 Eta ateetatik igarotzen diren guztiei —Judako erregeei, hirira datozen judatarrei eta Jerusalemgo bizilagunei— esan nire mezua entzuteko.

21 Hitz egin honela: Ez eraman inolako zamarik larunbatez, bizi nahi baduzue, ez sartu ezer Jerusalemgo ateetan barrena.

22 Larunbatean, ez atera zamarik zeuen etxetik, ez egin inolako lanik. Larunbata niri behar didazue sagaratu, zuen gurasoei agindu nien bezala.

23 Haiek ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere; burugogor jarri ziren eta ez zuten obeditu, ez zentzatu nahi izan.

24 «Baina zuek benetan aditzen badidazue, hiri honetako ateetan barrena larunbatez zamarik eramaten ez baduzue, baizik eta egun hori niri sagaratzen badidazue, inolako lanik egin gabe,

25 orduan, Daviden tronuan esertzen diren erregeak sartuko dira hiri honetako ateetatik; guda-gurdietan eta zaldiz sartuko dira, beren buruzagiekin eta Judako eta Jerusalemgo bizilagunekin batera. Hiri hau bizilagunez betea egongo da beti.

26 Alde guztietatik etorriko da jendea, Judako herrietatik eta Jerusalemgo inguruetatik, Benjaminen herrialdetik eta Xefelatik, mendialdetik eta Negevetik, Jaunaren etxera erre-opariak eta sakrifizioak, labore-opariak, intsentsua eta gorespen-opariak ekarriz.

27 Baina nire agindua betetzen ez baduzue, larunbata niri sagaratzeko eta egun horretan Jerusalemgo ateetan zamarik ez sartzeko agindua betetzen ez baduzue, su emango diet hiriko ateei eta ez da itzaliko Jerusalemgo jauregiak kiskali arte».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52