1 Judako erregearen jauregira joan eta mezu hau aldarrikatzeko agindu zion Jaunak Jeremiasi:
2 «Entzun Jaunaren hitza, Daviden tronuan eseria zauden Judako errege horrek; zeuri, zeure funtzionario eta jauregira datozen hiritarrei zuzendua da mezua.
3 Hau dio Jaunak: Joka ezazue zuzenbidez eta justiziaz, askatu zapaldua zapaltzailearen eskutik, ez eman tratu txarrik etorkin, umezurtz eta alargunei, ez egin indarkeriarik, ez hil errugaberik toki honetan.
4 Agintzen dizuedana arretaz betetzen baduzue, Daviden tronuan esertzen diren erregeak sartuko dira jauregiko ateetatik; guda-gurdietan eta zaldiz sartuko dira, beren funtzionario eta herritarrekin batera.
5 Baina agindu hauek betetzen ez badituzue —neure buruarengatik dagit zin—, jauregi hau hondamendi bihurtuko da. Nik, Jaunak, esana».
6 Izan ere, honela dio Jaunak Judako erregearen jauregiaz:«Galaad lurraldeaeta Libanoko tontorra bezain ederbazara ere niretzat,basamortu,bizilagunik gabeko hiriaren antzeko,bihurtuko zaitut dudarik gabe.
7 Gudariak aukeratuko ditutzu hondatzera bidaltzeko,nor bere armaz hornitua:zedrozko zure zutabe ederrakmoztu eta sutara botako dituzte.
8 «Atzerritar askok, hiri honen ondotik igarotzean, elkarri galdetuko diote: “Zergatik erabili du Jaunak horrela hiri handi hau?”
9 Eta erantzun hau jasoko dute: “Jaunaren, beren Jainkoaren, ituna bazter utzi eta jainko arrotzak gurtu eta zerbitzatu dituztelako”».
10 Ez egin negarrikerrege hilarengatik,ez nahigabetu harengatik;negar egizue, bai,haren semearengatik,urrutira baitoa;egin negar, ez baita itzuliko,ez du bere jaioterriaberriro ikusiko.
11 Izan ere, honela dio Jaunak Judako errege Josiasen seme eta ondorengo Xalum erregeari buruz: «Joan da hemendik eta ez da berriro itzuliko.
12 Erbesteraturik eraman duten herrialdean hilko da eta ez du herrialde hau berriro ikusiko.
13 «Zoritxarrekoa zu,justizia mespretxatuz baitituzu eraikizeure jauregia eta bizilekuak,lansaria ordaindu gabelangileak lanera behartuz!
14 Honela diozu:“Jauregi handi-ederraeraikiko dut neuretzat,sala aireztatuz hornitua;leihoak irekiko dizkiot,hormak zedro-zurez estalikoeta margo gorriz apainduko”.
15 Zer uste duzu?Zeure erregetza sendotuko duzulazeure jauregia zedroz janzteagatik?Zure aita bizitzaz gozatu bazen,jokatu erezuzenbidez eta justiziaz jokatu zuen,eta horregatik atera zitzaiondena ongi.
16 Behartsuen eta dohakabeeneskubideak babestu zituen,eta zorion-garaia izan zen.Ez al da hori ni benetan ezagutzea?Hala diot nik, Jaunak.
17 «Zuk, ordea, irabazteari besterikez diozu begiratzen,errugabea hileta herria zapaldu eta esplotatzearibesterik ez».
18 Horregatik, begira zer dioen Jaunak Josiasen seme Joiakim, Judako erregeaz:«Ez diote hileta joko, esanez:“Hau zoritxarra, anaia!Hau zoritxarra, arreba!”Ez diote hileta joko, esanez:“Ai gure jauna!Ai gure jaun agurgarria!”
19 Astoa bezala lurperatuko dute:arrastaka eramango gorpuaeta Jerusalemgo harresiz kanporabotako».
20 Jerusalem, igo Libano mendiraeta egin deiadar,egin oihu Baxango goi-lautadan,egin irrintzi Abarim mendietan,zure adiskide guztiakbirrindurik daude eta.
21 Onaldian hitz egin nizuneta ez zenuen aditu nahi izan.Gaztetandik jokatu duzu horrela:ez didazu inoiz ere obeditu.
22 Beraz, haizeak eramango dituzure buruzagiak,zure adiskideakerbestera joango dira.Lotsaz gorri eta desohorez beteageldituko zara,zeure gaiztakeria handiarengatik.
23 Lasai zaude orain zeure habian,Libanotik ekarritakozedroz jantzia;baina, nola egingo duzun aiene,emakumea erdiminek bezalaoinazeak hartuko zaituenean!
24 Honela diotso Jaunak Joiakimen seme Jekoniasi: «Zin dagit neure biziarengatik: Neure eskuineko eskuko eraztuna, neure zigilu pertsonala izango bazina ere, erauzi egingo zintuzket neure behatzetik,
25 eta zu hil nahian dabiltzan eta beldurrik handiena diezun etsaien esku utziko, Babiloniako errege Nabukodonosor eta beraren gudarostearen esku, alegia.
26 Eta zeu eta bizia eman zizun ama, zuen jaioterri ez den lurralde arrotz batera jaurtiko zaituztet, eta han hilko zarete».
27 Ez dira, beraz, inoiz itzuliko, hain gogoz berriro itzuliko liratekeen herrialdera.
28 Ezertarako on ez dentresna mespretxagarriaote da, bada, Jekonias hori?Zergatik dira jaurtiakbera eta bere ondorengoaklurralde ezezagun batera?
29 Oi lur, oi lur, oi ene lurra,adi ezazu Jaunaren hitza!
30 Honela dio Jaunak:«Idatz ezazue gizon horri buruzerregistroan:“Ondorengorik gabeko gizona,bere bizitzan porrot egina”.Izan ere,ez da berorren jatorrikorik inorDaviden tronuan eserikoJudako errege izateko».