Jeremias 46 EAB

NAZIOEI ZUZENDURIKO MEZUAK (46,1—51,64)

1 Jaunak mezu hauek eman zizkion Jeremias profetari zenbait naziorentzat.

Egiptoarrentzat

Egiptoarrak Karkemixen porrokatuak

2 Egiptoarrentzat emandako mezua Egiptoko errege Neko faraoiaren gudarosteari buruzkoa da. Egiptoar gudarostea, Eufrates ibai ondoko Karkemix hirira iritsi zelarik, Babiloniako errege Nabukodonosorrek porrokatu egin zuen, Josiasen seme eta Judako errege Joiakimen laugarren urtean.

3 «Presta ezkutu-babeskiaketa jo gudura!

4 Txalmatu zaldiak,igo gainera, zaldunok!Jarri lerrotan, kaskoa buruan!Zorroztu lantzak,jantzi bular-babeskia!

5 «Baina, zer ikusten dut?Lur jota daude, atzera dagite!Gudari ausartak birrinduta,ihesi doaz zalapartaka,atzera begiratu gabe.Izu-ikara edonon!Hala diot nik, Jaunak.

6 Azkarrenak ere ezin ihes egin,adoretsuena ere libratu ezin;han iparraldean, Eufrates ondoan,estropezu egin eta erori dira.

7 «Nor da Nilo bezala hazten den hori,ibai oldartsuen antzeraharrotzen den hori?

8 Egipto da: Nilo bezala handitzen da,ibai oldartsuen antzera harrotzen.Honela dio bere baitan:“Handitu egingo naiz,lurra urperatueta hiriak eta hiritarrakhondatuko”.

9 «Aurrera, zaldiok!Oldartu, guda-gurdiok!Eraso, gudariok!Etiopia eta Puteko gudariok,eskura babeskiak!Ludeko gerlariok,tenkatu uztaiak!

10 Jaun ahalguztidunak espero zuenmendeku-eguna da,etsaien lepotikmendekatzeko eguna.Ezpatak ase arte jango duhaien haragia,mozkortu arte edango haien odola.A zer nolako opari-otorduaJaun ahalguztidunarentzat,iparraldean, Eufrates ondoan!

11 «Igo Galaadera, sendabelar bila,Egiptoko herri!Alferrik dituzu sendabide guztiak:zuretzat ez dago erremediorik.

12 Atzerriek badutezure porrotaren berri,lur osoa betea dute zure garrasiek.Gudariak gudariarekintupust egineta lurrera erori dira biak!»

Nabukodonosor Egipton sartu

13 Nabukodonosor Egiptori erasotzeko zorian zegoela, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari:

14 «Iragarri Egipton,aldarrikatu Migdolen,adierazi Menfis eta Tafnesen:“Erne, presta borrokarako!Dena irensten ari da ezpatazuen inguruan!”

15 Zergatik dago lurreanzure idi sakratu hori?Zergatik ez da zutitzen?Jaunak bultza egin

16 eta zabunka erori da.Gudariek elkarri diote:“Goazen ihesi geure herrira,itzul gaitezen geure jaioterrira,ezpata suntsitzailetik urrun”.

17 Ezarri Egiptoko erregeari goitizena:“Desgaraiko zarata-hots”.

18 Ala ni bizi,“Jaun ahalguztidun”izena dudan hau!Nik, errege honek, hau diot:Mendi artean tinko dagoenTabor bezala,itsasertzean irmo dagoenKarmel mendia bezala,halaxe etorriko da etsaia!

19 Egiptoko herri,presta erbesterako hornidura:eremu bihurtuko da Menfis,bizilagunik gabeko lur erraustu.

20 Egipto bigantxa ederrariezpateulia datorkio iparraldetik.

21 Haren saripeko gudariek erezekor guri dirudite.Ihesi doaz, bizkarra emanez,denak batera.Heldu zaie gainera hondamena,kontuak hartzeko eguna.

22 Isil-isilik doa Egipto, sugea bezala,etsaien gudarosteen erasopean.Egurgileak bailiran datozkio,aizkoraz sartu

23 eta basorik trinkoena eresoiltzen duten egurgileak.Hala diot, nik, Jaunak.Kontaezinak dira, izan ere,larrapoteak baino ugariago.

24 Eta horra Egipto ederraporrokatua,iparraldeko herriari emana».

25 Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: «Zigorra damaiet Tebasko Amon jainkoari, Egiptori eta bertako jainko eta printzeei, faraoiari eta beronengan fidatu direnei.

26 Hil nahi dituztenen esku utziko ditut: Babiloniako errege Nabukodonosorren eta beronen gudarien esku. Ondoren, ordea, jendez beteko da lehengo denboretan bezala. Nik, Jaunak, esana.

Jaunak bere herria salbatuko

27 «Zu, Jakoben herri,ez izan beldur!Ez izutu, Israel, ene zerbitzari hori!Neuk aterako zaitutbizi zaren urrutiko erbestetik,zeure seme-alabekin batera.Itzuliko zara eta lasai biziko,seguru egongo,inolako kezkarik gabe.

28 Ez izan beldur, Jakoben herri,zeurekin izango bainauzu!Hala diot nik, Jaunak.Sakabanatu zaitudaneko nazioaksuntsitu egingo ditut;zu, ordea, ez zaitut suntsituko;baina bai zentzarazikomerezi duzun neurrian:ez zaitut utziko zigorrik gabe».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52