Jeremias 49 EAB

Amondarrentzat

1 Jaunaren mezua amondarrentzat:«Ez ote Israelek seme-alabarik?Ez ote oinordekorik?Nola jabetu dira, bada,Gaden lurraldeaz amondarrak,Milkom jainkoaren gurtzaileak?Nola bizi dira horiekisraeldarren hirietan?

2 Hala diot nik, Jaunak:Badator garaia,amondarren Raba hiriburuanguda-irrintzia entzungo dena.Hiriburua hondakin-pilabihurtuko da,haren menpeko hiriak erre egingo.Israel berriro jabetuko dakendu zioten lurraldeaz.Hala diot nik, Jaunak.

3 «Egin intziri, Hexbongo bizilagunok:Suntsitua dago Ai hiria!Egin garrasi, Raba inguruko hiriok!Hartu dolu-jantzia, jo hiletak,harresi inguruan harat-honat ibiliz!Milkom jainkoa erbestera doa,bere apaiz eta buruzagiekin.

4 Zertan harrotu zeure haran joriaz,hiri galdu hori?Zeure ondasunetan fidatzen zinen,inor ez zelazuri erasotzeko gauza pentsatuz.

5 Izu-ikara bidaliko dizut, bada,alde guztietatik.Nork bere aldetikemango dio ihesari,eta inor ez sakabanatuak biltzeko.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

6 «Baina ondoren, aldatuko dut amondarren zoria. Nik, Jaunak, esana».

Edomdarrentzat

7 Jaun ahalguztidunaren mezua edomdarrentzat:«Ez ote jadanikjakinduriarik Temanen?Ez ote hango jakintsuakaholku emateko gauza?Akabo otehaien jakinduria famatua?

8 Dedango jendeok, itzuli, joan ihesi,ezkutatu koba-zuloetan!Kontuak hartzeko garaia baita,hondatu egingo ditutEsauren ondorengoak.

9 Mahats-biltzaileek,zuen mahastira datozelarik,gutxienez hondarrak uzten dituzte;lapurrek,gauez zuenean sartuz gero,nahi dutena besterikez dute eramaten.

10 Nik, ordea, erabat larrutuko ditutEsauren ondorengoak;agerian jarriko dituthaien gordelekuak,ez dute izango non ezkutaturik.Haien seme-alabaketa auzoko herrietakoaksuntsitu egingo dituzte.Ez da inor geratuko hau esateko:

11 “Ez arduratu umezurtzez,neuk haziko ditut;alargunekneu izango naute babes”».

12 Honela dio Jaunak: «Israelek berak ere, zigor-kopatik edan behar izan zuen, bidezko ez izan arren; eta zuk, Edom, zigorretik aske geldituko zarela uste al duzu? Ez horixe! Edan beharko duzu zuk ere zigor-kopatik.

13 Neure buruarengatik dagit zin: Botzra hiria hondamen eta eremu, madarikazio eta iseka-gai bihurtuko da, haren menpeko hiriak hondakin betiereko. Nik, Jaunak, esana».

14 Jaunarengandiko deia entzun diogunazioetara bidalitako mandatariari:«Bil zaitezte, joan Edomen aurka!Jaiki borrokarako!»

15 Hau dio Jaunak:«Horra nik zunazioetan ahulena bihurtu,guztientzat mespretxagarri.

16 Jendeak beldurra zizun,handiustea zenuen zeure baitan:horrek engainatu zaitu.Harkaitz artean bizi zara, bai,mendi-tontorrei itsatsia;baina, arranoak bezala,zeure habia goi-goianegingo bazenu ere,bota egingo zintuzket handik.

17 «Edom hondamen bihurtuko dut: handik igaroko diren guztiak izu-ikaraturik geldituko dira, halako hondamendia ikustean.

18 Jaunak Sodoma, Gomorra eta inguruko hiriak erraustu zituenean bezala, ez da han aurrerantzean gizakirik biziko. Hala diot nik, Jaunak.

19 «Nola lehoiaJordango sastraka artetik ateraeta ardiz beteriko larre-tokietaraoldartzen den,halaxe botako ditut edomdarrakberen lurraldetik bat-batean,eta nahi dudana ezarriko hangobernari.Izan ere, nor ni bezalakorik?Nork egingo niri erronka?Zein erregek emango niri aurpegi?

20 Entzun, bada, nik, Jaunak,Edomen aurkahartu dudan erabakia,Temango jendearen aurkamamitu dudan egitasmoa:haien haurrak erearkumeak bezala eramango dituzte,lurraldea erabat hondatuko.

21 Edomen erorketaren burrunbaklurra dardararaziko du,garrasiakItsaso Gorriraino entzungo.

22 Arranoaren antzeraoldartzen da etsaia,Botzraren gainera hegoak zabalduz.Egun hartan,indargabe geldituko diraEdomgo gudariak,emakumea erdiminetan bezala».

Damaskorentzat

23 Damaskorentzat mezua:«Hamat eta Arpad hiriaknahasturik daude,albiste ikaragarria jaso baitute.Itsaso gaiztoa bezala,asaldaturik, egonezinik daude.

24 Damasko leher egina dago,ihes egin nahian,ikarak hartuta,estuasun eta oinazetan,emakumea erdiminetan bezala.

25 Ai! Hara bertan behera utziahalako ospea eta alaitasunazituen hiria!

26 Egun hartan,gazteak kaleetan eroriko dira,gudari guztiak hilko.Hala diot nik, Jaun ahalguztidunak.

27 Su emango dietDamaskoko harresieieta suak Ben-Hadaden jauregiakirentsiko ditu».

Arabiarrentzat

28 Babiloniako errege Nabukodonosorrek garaitu zituen Kedar leinuarentzat eta Hatzor hiriaren menpeko erreinuentzat Jaunaren mezua:«Jaiki, eraso Kedarri!Hondatu ekialdeko leinuak!

29 Haien etxolak eta artaldeakhartzen dituzte,haien oihal-etxola eta duten guztia;gameluak eramaten dizkiete.Kanpalekuakoihuka inguratzen dituzte,izu-ikara inguru guztian sortuz.

30 Hatzorko bizilagunok,egizue ihes arin,ezkutatu koba-zuloetan!Hala diot nik, Jaunak.Babiloniako erregeNabukodonosorrekzuen aurkako erabakia hartua du,egitasmoa mamitua.

31 «Jaiki, babiloniarrok, eraso herriari:ate eta morroilorik gabe,bakar-bakarrik, seguru eta lasaibizi den herriari.Hala diot nik, Jaunak.

32 Harrapakin gisa hartzen dizkietegamelu eta artaldeak.Lau haizeetara sakabanatuko ditutbeduino horiek,alde guztietatikerakarriko diet hondamena.Hala diot nik, Jaunak.

33 Hatzor hiriatxakal-zulo bihurtuko da,basamortu betiko:ez da han aurrerantzeangizakirik biziko».

Elamdarrentzat

34 Sedekias Judako errege egin eta laster, mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari Elam herrialdearentzat:

35 «Honela diot nik,Jaun ahalguztidunak:Elamen guda-indarraksuntsituko ditut,haren gudaririk bikainenakapurtuko.

36 Ortziko lau ertzetatik haizea sortueta Elamen aurka joaraziko diot:lau haizeetarasakabanatuko dituthango bizilagunak.Ez da munduan naziorik izangoihesi joandako elamdarren bathartuko ez duenik.

37 Bizia kendu nahi dietenetsaien aurreanizu-ikaraz beteko ditut elamdarrak.Zoritxarra ekarriko diet,neure haserre-sumina ikusaraziko.Gerra bidaliko dut haien aurka,guztiak garbitu arte.Hala diot nik, Jaunak.

38 Erregea eta buruzagiakkendu egingo ditut Elamdik,neu jarriko naiz errege haien ordez.Hala diot nik, Jaunak.

39 «Baina egunen batean aldatuko dut Elamen zoria».

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52