1 Jaunak esan zidan: «Zoaz lihozko gerriko bat erostera eta jantzi gerrian, baina ez garbitu uretan».
2 Erosi nuen, bada, gerrikoa, Jaunak esan bezala, eta jantzi.
3 Berriro hitz egin zidan Jaunak:
4 «Hartzazu, erosi eta jantzia duzun gerrikoa. Zoaz Eufrates ibaira eta gorde hango harkaitz-zulo batean».
5 Joan nintzen eta gorde nuen Jaunak agindutako tokian.
6 Handik denboraldi batera Jaunak esan zidan: «Zoaz Eufrates ibaira eta hartu han gordetzeko agindu nizun gerrikoa».
7 Joan nintzen ibaira, zulatu gordelekua eta atera nuen gerrikoa: erabat usteldua zegoen, ez zuen ezertarako balio.
8 Orduan, Jaunak hitz egin zidan
9 eta esan: «Horrelaxe gertaraziko dut ustel Judaren eta Jerusalemen harrokeria neurrigabea.
10 Herri gaizto honek ez ditu nire hitzak entzun nahi eta bere joera gaiztoei setati jarraitzen die. Jainko arrotzen ondoren dabil, horiek zerbitzatuz eta gurtuz. Horregatik, ezertarako balio ez duen gerriko honen pareko izango da.
11 Gerrikoa gizonaren gerriari lotzen zaion bezala nahi izan nituen Juda eta Israel herriak niri lotu, nire herri izan zitezen, nire ospe eta ohore; baina ezentzun egin zidaten».
12 Jaunak, Israelgo Jainkoak, esan zidan: «Jeremias, esaiozu jendeari pitxerrak ardoz betetzeko direla. Ondotxo dakitela hori erantzungo dizute denek.
13 Orduan, herrialde honetan bizi diren guztiak ardoz beteko ditudala esango diezu, erabat mozkortzeraino: Daviden tronuan esertzen diren erregeak, apaizak, profetak eta Jerusalemgo bizilagun guztiak.
14 Ondoren, apurtu egingo ditut bata bestearen kontra: gurasoak eta seme-alabak, denak batera. Ez dut errukirik izango, ez barkamenik, ez gupidarik: guztiak suntsituko ditut. Nik, Jaunak, esana».
15 Israeldarrok, entzun arretazJaunak esaten dizuena,eta ez izan harro.
16 Ohoratu Jauna, zeuen Jainkoa,berak iluna bidali baino lehen,mendian, gaua iristean,estropezuka hasi baino lehen,itxaro duzuen argiailunpe beltz bihurtu baino lehen.
17 Entzun nahi ez badidazue,negarrari emango diot isileanzuen harrokeriagatik.Nire begiak malkotan urtuko dira,Jaunaren herriagatibu eraman dezatenean.
18 Jaunak esan zidan:«Esan erregearieta erregina amari:Eser zaitezte lurrean,erori baita zuen burutikerrege-koroa preziatua.
19 Negeveko hiriak setiatuak daude,ezin ditu inork ere askatu.Juda osoa erbestera doa,oso-osorik atzerrira».
20 Jaso begiak, Jerusalem!Ikusi etsaia iparraldetik etortzen.Non da nik eman nizun herria,harrotzeko bide zenuen artaldea?
21 Eta zer esango duzu, Jerusalem,adiskidetzat eduki ohi dituzunekberen agintea ezartzeaneta zu menderatzean?Oinaze bizitan aurkituko zara,emakumea erdiminetan bezala.
22 «Zergatik gertatzen zait hau?»galdetuko duzu.Jakin,zeure bekatu kontaezinengatik dela.Horregatik biluztu zaituzteeta indarrez bortxatu!
23 Alda ote dezake beltzakazalaren kolorea?Edo lehoinabarrakbere larru pikardatua?Ezta zuek ere:txarrean ohituak, ezin onik egin.
24 Jaunak dio:«Basamortuko haizeak daramanlastoa bezalasakabanatuko zaituztet.
25 Hori da zure zoria, Israel,nire aldetik merezia duzuna,ni ahaztueta sasijainkoez fidatu zarelako.
26 Nik ere biluztu egingo zaitut,zure lotsariak bistan jarriko.
27 Zure adulterioak, irrintziak,prostituzio lotsagabea!Muinoetan eta landa zabaleanikusi ditutzure egintza higuingarriak!Zure zorigaitza, Jerusalem,ez baituzu garbi izan nahi!Noiz arte horrela?»