Jeremias 20 EAB

Jeremias preso

1 Imerren seme Paxhur apaizak, tenpluko arduradun nagusiak, Jeremiasen hitzok entzutean,

2 berau zigorkatzeko eta tenpluko Benjaminen goiko atean dagoen egur-zepoan lotzeko agindu zuen.

3 Biharamun goizean, Paxhurrek askatu egin zuen Jeremias egur-zepotik. Orduan, Jeremiasek esan zion: «Paxhur, Jaunak aldatu egin dizu izena: “Izu-ikara inguruan” izango duzu aurrerantzean.

4 Izan ere, hau dio Jaunak: Izu-ikararako bide bihurtzen zaitut zeuretzat eta zeure adiskideentzat. Hauek ezpatapean eroriko dira zure begi aurrean eta Judako jende guztia Babiloniako erregearen esku jarriko dut: Babiloniara eramango du gatibu edo hil egingo ezpataz.

5 Hiri honetako bizilagunek bildutako ondasunak, gauza baliotsu guztiak eta Judako erregeen altxorrak ere etsaien esku utziko ditut, harrapatu eta Babiloniara eraman ditzaten.

6 Eta zeu, Paxhur, eta zure familia osoa gatibu eramango zaituztete Babiloniara. Han hilko zara eta han hilobiratuko zaituzte, gezurrezko profeta-mezua ematen zenien adiskide guztiekin batera».

Jeremiasek bere bihotza Jainkoari hustu

7 Liluratu egin nauzu, Jauna,eta ni zure lilurapean erori;bortxatu egin nauzu eta menderatu.Barregarri gertatu naiz egun osoan,burlaka ari zaizkit denak.

8 Hitz egin behar dudan bakoitzeangarrasi egin behar izaten dutlaguntza eske,indarkeria eta zapalkuntzaren aurkahots egin.Zure hitza iragartzen dudalako,oi Jauna,irain- eta iseka-bide naizegun guztian.

9 Pentsatu izan dut:«Ez dut berriro Jauna aipatuko,ez dut haren izenean hitz egingo».Baina, orduan,suaren antzeko zerbaitsentitzen dut barruan,eta hezurretaraino erretzen nau;saiatzen naiz itotzen, baina ezin!

10 Jendea mehatxuka ari da nire aurka:«Izu-ikara inguruan!Salatu, sala dezagun!»Adiskideak berak ere zain ditutnik noiz huts egingo.«Ea engainatzen dugun —diote—.Orduan menderatuko dugu,mendekatuko gara hartaz».

11 Baina neurekin zaitut zu, Jauna,gudari indartsu bezala;eroriko dira nire etsaiak,ezin izango naute garaitu;beraien asmoek porrot egingo dute,haien lotsa sekulakoa izango,behin ere ahaztezina.

12 Jainko ahalguztiduna,zuzen aztertzen duzuna,gizakiaren buru-bihotzakikusten dituzuna,zure esku utzi dut neure auzia:ikusiko ahal dut zure mendekuaetsaien bizkar!

13 Kanta Jaunari, goretsazue Jauna!Hark askatzen baitugaizkileen eskutikbehartsuaren bizia.

14 Madarikatua jaio nintzen eguna!Ez beza inork bedeinkatuamak munduratu ninduen eguna!

15 Madarikatuanire aitari albistea eman ziona,«Mutikoa jaio zaizu» esanez,eta pozarren jarri zuena!

16 Izan bedi gizon horiJaunak gupidagabe erraustu zituenhirien antzeko!Entzun bitza goizean garrasi larriak,eguerdian gerra-irrintziak!

17 Zergatik ez ote ninduen hilJainkoak amaren sabelean?Neure ama izango nuen hilobi,beraren sabeleanegongo nintzen beti.

18 Zergatik atera nintzen sabeletikneke eta nahigabeak ikusteko,neure egunakporrot eginik emateko?

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52