1 Josiasen seme Joiakim Judako erregearen laugarren urtean, Neriasen seme Barukek Jeremiasen mezuak idatzi zituen liburuan, honen agindura. Aldi hartan, hauxe esan zion Jeremiasek:
2 «Jaunak, Israelen Jainkoak mezu bat eman dit zuretzat, Baruk.
3 Honela ari zara zeurekiko: “Ai ene! Nireak egin du! Nahigabea besterik ez dit ematen Jaunak! Akitua nago negar-zotinka, inondik ere atsedenik ez!”
4 Hona Jaunaren mezua zuretzat: “Neuk eraikia, neuk eraisten dut; neuk landatua, neuk erauzten, eta hori mundu guztian.
5 Eta zu, asmo handien atzetik? Ez egin ametsik! Zorigaitza bidaliko dut bizidun guztien gainera; zu, ordea, bizirik aterako zara, edonora zoazela ere. Nik, Jaunak, esana”».