1 Jaunak mezu hau eman zion Jeremias profetari filistearrentzat, faraoiak Gazari eraso baino lehen.
2 Honela dio Jaunak:«Urak hazi egin dira iparraldean,uholde oldartsu bihurtu:herrialdea eta bertako guztia,hiria eta bertan bizi direnak,dena estaltzen dute.Jendea oihuka dabil laguntza eske,bizilagun guztiak garrasika,
3 zaldien lauoinka-hotsa,guda-gurdien burrunbaeta gurpilen karranka entzutean.Gurasoek ezin diete haurrei lagundu,indarrik gabe daude eta.
4 Etorri baita eguna,filistear guztiak suntsituko dituena,Tiro eta Sidonidefendatzaile bat ereutziko ez diena.Bai, suntsitu egingo ditu Jaunakfilistearrak,Kreta uhartetik etorri zirenak.
5 Gazakoak burusoil daude dolutan,Axkelongoak mutu.Lautadan bizirik geldituok,noiz arteurratuko dituzue gorputzak?
6 Hau esango dute:“Ai Jaunaren ezpata!Noiz hartu behar duzu atseden?Bildu zorrora, zaude, gelditu!”
7 Baina nola hartu atseden,Jaunak agindu badio?Axkelonen eta kostaldean,hor behar du bere egitekoa bete!»