Jeremias 5 EAB

Inbasioaren arrazoiak: Jerusalemen bekatuak

1 Zoazte Jerusalemgo kaleetanbarrena, begira ongi eta ikertu,bilatu hango plazetan,ea aurkitzen duzuen bakar batjustizia dagienik,leialtasunez jokatzen duenik;hala balitz,barkatuko lioke Jaunak hiriari.

2 Baina, «Ala Jauna!» esatean ere,gezurretan egiten dute zin.

3 Zuk, Jauna, jende leiala nahi duzu.Jo zenituen,baina ez zuten damurik izan;ia akabatu, baina ez ziren zentzatu.Harkaitza bezain gogor aurpegia,ez zuten onbideratu nahi izan.

4 Orduan, pentsatu nuen:Jakina, jende arrunta da,buru gutxikoa;ez dute ezagutzen Jaunaren bidea,beren Jainkoaren agindua.

5 Jo dezadan handikiengana,beraiei hitz egiteko;haiek bai ezagutuko dutelaJaunaren bidea,beren Jainkoaren agindua.Baina era berean hautsi dute denekJaunaren uztarria,eten harekiko lokarriak.

6 Horregatik,basoko lehoiek zaurituko dituzte,basamortuko otsoek txikituko;lehoinabarrak zelatan daudehaien hiri inguruan,handik irteten diren guztiaksarraskitzeko.Izan ere,asko baitira haien errebeldiak,izugarri larriak haien desleialkeriak.

7 Jaunak dio:«Horiek horrela, nola barkatu zuri?Zure seme-alabek zapuztu egin naute,sasijainkoen izenean egiten dute zin;nik ase nitueneta haiek adulterio egin dute,emagalduen etxerazalapartan joanez.

8 Zaldi guri eta beroen antzeko dira,nor bere lagun hurkoaren emazteariirrintziz deika.

9 Eta nik, Jaunak,zigorrik gabe utzi behar otehorrelako gaiztakeriak?Ez ote bere merezia eman beharhorrela jokatzen duen jendeari?

10 Sar bedi etsaia mahastianeta hondatu,baina erabat deuseztatu ez!Erauz bitza mahats-aihenak,ez baitira nireak!

11 Bai Israel, bai Judabiziki desleial izan dira nirekin.Nik, Jaunak, esana».

12 Israelek eta Judakuko egin diote Jaunari, esanez:«Jauna ez da!Ez zaigu gaitzik iritsiko,ez dugu gerrarik, ez goserik ikusiko.

13 Profetak putzaren pareko dira:Jaunaren hitzik ez haien ahoan».

14 Horregatik, hau esan dit Jaunak,Jainko ahalguztidunak:«Hara zer gertatuko zaienera horretan hitz egiteagatik:su bihurtuko dutneure hitza zure ezpainetan,eta su-egurra bezalairentsiko du herri hau».

Zigorra

15 Jaunak dio:«Israel, herri bat ekarriko duturrutitik zure aurka,herri iraunkorra, antzinakoa,hizkera ezezaguneko herria,esaten duenaulertuko ere ez diozuna.

16 Haren arkulariekez dute huts egiten,guztiak dira gudari azkar.

17 Zeure uzta eta ogia jango dizkizu,seme-alabak sarraskituko,ardi eta abereak irentsiko,mahasti eta pikondoak suntsituko.Bere armez erraustuko dizkizukonfiantza ematen zizutenhiri gotortuak.

18 «Baina egun haietan ere ez dut erabat deuseztatuko neure herria.

19 Galdetzen badute: “Zergatik egin digu Jaunak, geure Jainkoak, hau dena?”, zuk erantzun: “Jauna zapuztu eta zeuen lurraldean jainko arrotzak zerbitzatu dituzuelako, arrotzen zerbitzari beharko duzue izan zeuena ez den lurraldean”. Hala diot nik, Jaunak.

20 «Adierazi hau Jakoben ondorengoei,Judako bizilagunei:

21 Entzun, arren,herri ergel eta zentzugabea:Badituzue begiak,baina ez duzue ikusten,belarriak ere bai, baina entzuten ez.

22 Honela diot nik, Jaunak:Ez didazue begirunerik izango?Ez zarete nire aurrean ikaratuko?Neuk jarri diot hondartzaitsasoari mugatzat,inoiz gaindituko ez duen mugatzat;harrotzen da eta orro egiten,baina ezin du muga hautsi,ez gainditu.

23 Baina zuekherri hezikaitza eta desleiala zarete;niregandik urruti joan zarete.

24 Ez duzue zeuen baitan esaten:“Errespeta dezagun Jauna,geure Jainkoa!Berak bidaltzen dizkigugaraian garaiko euriak,berak zaintzen uzta biltzeko sasoiak”.

25 Zuen erruek, aldiz,nahastu egin dute ordena hau;zeuen bekatuengatikez zarete lurreko ondasunezgozatzen.

26 Izan ere,gaizkileak bizi dira nire herrian,zelatan daude ehiztariak bezala;sareak jartzen dituzteeta gizakiak harrapatzen.

27 Nola zorroa txoriz,hala betetzen dituzte etxeaklapurtutakoaz;horrela egiten dirahandi eta aberats,

28 gizen eta guri.Horien gaiztakeriak ez du neurririk:ez dute umezurtzareneskubiderik zaintzen,ez eta behartsuenauzia defendatzen.

29 Eta nik, Jaunak,zigorrik gabe utzi behar otehorrelako gaiztakeriak?Ez ote bere merezia eman beharhorrela jokatzen duen jendeari?Hala diot nik, Jaunak.

30 Gauza beldurgarri eta izugarriakari dira gertatzen herrialde honetan.

31 Profetek gezurra dute iragartzen,apaizek beren nahierara irakasten,eta nire herria bere horretan lasai!Baina zer egingo duzueazkena iristean?»

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51 52