6 Ez da zu bezalakorik, Jauna!Handia zara zu,handiak zure izena eta indarra.
7 Nork ez dizu begirune izango,herrien Errege?Zuri bakarrik zor zaizu hori!Ez duzu parekorikherrietako jakintsueta erregeen artean.
8 Inozoak eta zentzugabeakdira denak:zurezko idoloetara doazikasbide hartzera!
9 Beraien idoloakartisau eta zilarginen lan dira,Tarsisko zilarrezeta Ufazko urrez estaliak,purpura more eta gorriz jantziak.
10 Jauna, berriz, egiazko Jainkoa da,Jainko bizia eta betiereko Erregea:hura haserretzean, lurrak dardara;nazioek ezin diote eutsiharen haserre-suminari.
11 Horregatik, esan atzerritarrei: «Zeru-lurrak egin ez dituzten jainkoak desagertu egingo dira mundutik, zerupeko lurralde guztietatik».
12 Jaunak bere ahalmenaz egin du lurra,bere jakinduriaz ezarri mundua,bere adimenaz zabaldu zerua.