16 “Fruitu ederreko olibondo heze”izenaeman nion behinola;orain, ordea, hostoa erreko diotesugar bizian,eta adarrak hautsiko.
17 «Nik, Jainko ahalguztidun honek, landatua nuen Israel; baina orain zoritxarra erabaki dut neure herriaren aurka, Israelek eta Judak egin dituzten gaiztakeriengatik, iraindu egin bainaute Baali intsentsua errez».
18 Jaunak jakinarazi zidan etsaiak azpilanean ari zirela nire aurka; berak ireki zizkidan begiak horretaz konturatzeko.
19 Hiltzera daramaten bildots otzanaren antzeko nintzen ni, eta ez nuen nire kalterako zerabiltzaten asmo txarren berririk: «Bota dezagun zuhaitza bere mardulean; ken dezagun bizidunen artetik, ez dadila haren oroitzapenik ere geldi».
20 Orduan, honela egin nuen otoitz:«Zu, Jaun ahalguztiduna,epaile zuzena zara,gizakiaren buru-bihotzakaztertzen dituena.Zure esku utzi dut neure auzia:ikusiko ahal dut zure mendekuaetsaien bizkar!»
21 Anatoteko jendea niri bizia kendu nahian dabil, Jaunaren izenean hitz egiten jarraitzen badut, beren eskuz hilko nautela mehatxuka.
22 Honela dio, bada, Jaun ahalguztidunak: «Hartuko dizkiet kontuak; gerran hilko dira berorien gazteak, goseak seme-alabak.