9 Eta honela jarraitu zuen Jaunak: «Judako jendea eta Jerusalemgo bizilagunak azpijokoan ari dira nire aurka.
10 Nire aginduak onartu ez zituzten arbasoen erruetara itzuli dira; beste jainkoen ondoren joan dira beroriek gurtzeko. Bai Israelek, bai Judak hautsi egin dute beren arbasoekin egin nuen ituna.
11 Horregatik, hala diot nik, Jaunak: Ezin izango diote ihes egin bidaliko diedan zoritxarrari. Deiadar egingo didate, baina ez diet entzungo.
12 Jerusalemgo eta Judako beste hirietako jendeak intsentsua erretzen zien jainkoengana joko du orduan laguntza eske deiadarka; baina haiek ezin izango dituzte inola ere salbatu zoritxar-egunean.
13 Judak hiriak bezainbat jainko ditu; Jerusalemen kaleak bezainbat aldare eraiki dituzte Baal lotsagarriari intsentsua erretzeko.
14 Baina zuk, Jeremias, ez eskatu herri honen alde, ez egin erregurik, ez otoitzik, ez baitizut entzungo zoritxarrean laguntza eske dei egitean».
15 Honela dio Jaunak:«Zer ari da Israel, ene maitea,nire tenpluan?Zer, hainbeste gaiztakeriaegin ondoren?Promesek eta sakrifizioetakoabereekzoritxarra aldenduko diotelauste ote du?Orduan bai egingo lukeelapozarren oihu!