1 Nolatan hasi zurekin auzitan?Zuzenegia zara zu, Jauna.Hala ere,arazo bat nahi nizuke proposatu:zergatik du arrakastagaiztoen jokabideak?Nola bizi daitezke lasaiazpisuge maltzurrak?
2 Zuk landatueta haiek sustraiak bota,hazi eta fruitua ematen dute.Haien ezpainetan zaude, bai;ez, ordea, bihotzetan.
3 Baina zuk, Jauna,ongi ezagutzen nauzu,aztertu nauzu eta badakizuegiaz nagoela zurekin.Jar itzazu aparte gaiztoak,hiltzeko ardiak bezala,gorde itzazu sarraski-egunerako!
4 Noiz arte segitu behar dulurraldeak dolutan,landako belarrak lehor?Abere eta hegaztiak galtzen ari dira,bertako bizilagunengaiztakeriagatik.Honela baitiote:«Ez ditu ezagutzen Jainkoakgure ibilerak».