5 Jaunak erantzun zidan:«Oinezkoekin lasterkanekatzen bazara,nola lehiatu nahi duzuzaldizkoekin?Lurralde lauanseguru ez bazabiltza,nola moldatuko zaraJordan inguruko malkarretan?
6 Zeure etxekoek, zeure anaiek ere,saldu egin zaituzte,elkar hartu dute zuri erasotzeko.Ez fidatu horiengan,hitz gozoak esaten badizkizute ere».
7 Jaunak dio:«Utzi egin dut neure herria,baztertu neure ondarea,etsaien eskura emanneure bihotzeko kutuna.
8 Nire ondare zen herri haubasoko lehoia bezalako bihurtu zait:orroka ari da nire aurka;horregatik ez dut gehiago maite.
9 Nire ondare zen herri haukolorezko hegaztia bezalakoa da:beste hegazti guztiak erasoka ditu.Zatozte, piztia guztiak,bil zaitezte hura irensteko!
10 Makina bat buruzagi etsaiksuntsitu du nire mahastia,oinazpian zapaldu nire alorra,basamortu bihurtunire alor zoragarria:
11 hondamendi, lugorri eta eremu.Lurralde guztia hondamendi,eta inori axola ez.