1 Lehortea zela eta, honela mintzatu zitzaion Jauna Jeremiasi:
2 «Dolutan dago Juda herrialdea,hiltzear bertako hiriak,goibel, lur jota jendea,garrasika Jerusalem hiriburua.
3 Aberatsek ur bilabidaltzen dituzte morroiak:badoaz putzuetara, baina urik ez,eta ontziak hutsik itzuli behar,lotsaz gorri eta burumakur.
4 Nekazariak etsita,burumakur dabiltza,lurra arraildua baitago, euri faltaz.