20 Eta ateetatik igarotzen diren guztiei —Judako erregeei, hirira datozen judatarrei eta Jerusalemgo bizilagunei— esan nire mezua entzuteko.
21 Hitz egin honela: Ez eraman inolako zamarik larunbatez, bizi nahi baduzue, ez sartu ezer Jerusalemgo ateetan barrena.
22 Larunbatean, ez atera zamarik zeuen etxetik, ez egin inolako lanik. Larunbata niri behar didazue sagaratu, zuen gurasoei agindu nien bezala.
23 Haiek ez zidaten aditu, ezta jaramonik egin ere; burugogor jarri ziren eta ez zuten obeditu, ez zentzatu nahi izan.
24 «Baina zuek benetan aditzen badidazue, hiri honetako ateetan barrena larunbatez zamarik eramaten ez baduzue, baizik eta egun hori niri sagaratzen badidazue, inolako lanik egin gabe,
25 orduan, Daviden tronuan esertzen diren erregeak sartuko dira hiri honetako ateetatik; guda-gurdietan eta zaldiz sartuko dira, beren buruzagiekin eta Judako eta Jerusalemgo bizilagunekin batera. Hiri hau bizilagunez betea egongo da beti.
26 Alde guztietatik etorriko da jendea, Judako herrietatik eta Jerusalemgo inguruetatik, Benjaminen herrialdetik eta Xefelatik, mendialdetik eta Negevetik, Jaunaren etxera erre-opariak eta sakrifizioak, labore-opariak, intsentsua eta gorespen-opariak ekarriz.