3 Jaitsi nintzen, beraz, eltzegileagana eta lanean aurkitu nuen.
4 Buztinez egiten ziharduen ontzia eskuetan hondatzen bazitzaion, beste bat egiten zuen ondoen iruditzen zitzaion eran.
5 Orduan, bere mezua adierazi zidan Jaunak:
6 «Israeldarrok, ez ote nuke egin behar zuekin eltzegileak egiten duen gauza bera? Begira! Nola buztina eltzegilearen eskuetan, hala zarete zuek nire eskuetan. Hala diot nik, Jaunak.
7 Batzuetan, nazio edo erreinu bat lurretik erauzi, irauli edo hondatzeko erabakia hartzen dut.
8 Baina aipaturiko nazioa bere gaiztakeriatik aldentzen bada, damutu egiten naiz eta ez diot ematen pentsatua nuen zigorra.
9 «Beste batzuetan, berriz, nazio edo erreinu bat eraiki eta landatzea erabakitzen dut.