1 Imerren seme Paxhur apaizak, tenpluko arduradun nagusiak, Jeremiasen hitzok entzutean,
2 berau zigorkatzeko eta tenpluko Benjaminen goiko atean dagoen egur-zepoan lotzeko agindu zuen.
3 Biharamun goizean, Paxhurrek askatu egin zuen Jeremias egur-zepotik. Orduan, Jeremiasek esan zion: «Paxhur, Jaunak aldatu egin dizu izena: “Izu-ikara inguruan” izango duzu aurrerantzean.
4 Izan ere, hau dio Jaunak: Izu-ikararako bide bihurtzen zaitut zeuretzat eta zeure adiskideentzat. Hauek ezpatapean eroriko dira zure begi aurrean eta Judako jende guztia Babiloniako erregearen esku jarriko dut: Babiloniara eramango du gatibu edo hil egingo ezpataz.