3 Biharamun goizean, Paxhurrek askatu egin zuen Jeremias egur-zepotik. Orduan, Jeremiasek esan zion: «Paxhur, Jaunak aldatu egin dizu izena: “Izu-ikara inguruan” izango duzu aurrerantzean.
4 Izan ere, hau dio Jaunak: Izu-ikararako bide bihurtzen zaitut zeuretzat eta zeure adiskideentzat. Hauek ezpatapean eroriko dira zure begi aurrean eta Judako jende guztia Babiloniako erregearen esku jarriko dut: Babiloniara eramango du gatibu edo hil egingo ezpataz.
5 Hiri honetako bizilagunek bildutako ondasunak, gauza baliotsu guztiak eta Judako erregeen altxorrak ere etsaien esku utziko ditut, harrapatu eta Babiloniara eraman ditzaten.
6 Eta zeu, Paxhur, eta zure familia osoa gatibu eramango zaituztete Babiloniara. Han hilko zara eta han hilobiratuko zaituzte, gezurrezko profeta-mezua ematen zenien adiskide guztiekin batera».
7 Liluratu egin nauzu, Jauna,eta ni zure lilurapean erori;bortxatu egin nauzu eta menderatu.Barregarri gertatu naiz egun osoan,burlaka ari zaizkit denak.
8 Hitz egin behar dudan bakoitzeangarrasi egin behar izaten dutlaguntza eske,indarkeria eta zapalkuntzaren aurkahots egin.Zure hitza iragartzen dudalako,oi Jauna,irain- eta iseka-bide naizegun guztian.
9 Pentsatu izan dut:«Ez dut berriro Jauna aipatuko,ez dut haren izenean hitz egingo».Baina, orduan,suaren antzeko zerbaitsentitzen dut barruan,eta hezurretaraino erretzen nau;saiatzen naiz itotzen, baina ezin!