10 Izan ere, hiri honen gain ezarri ditut begiak, baina ez beraren onerako, kalterako baizik: Babiloniako erregearen esku utziko dut eta honek erre egingo du. Nik, Jaunak, esana».
11 Judako erregearen familiarentzat mezua:«Entzun Jaunaren hitza,
12 Daviden ondorengook!Hau dio Jaunak:Ardura zaitezte egunerojustizia egiten;askatu zapalduazapaltzailearen eskutik.Bestela,sua bezala piztuko da nire haserrea,erre egingo zaituztezeuen egintza gaiztoengatiketa ezin izango du inork itzali.
13 Hara, zure aurka noa,haranaren gainaldean,harkaitza bezain tinkolautadaren gainaldean zaudenerrege-jauregi horren aurka.“Nork guri eraso? —diozue—.Nor iritsi gure gordelekuetara?”
14 Neuk emango dizuetzeuen egiteek merezitako zigorra;su emango diot jauregiaribasoari bezala,eta suak inguru guztiakkiskaliko ditu.Nik, Jaunak, esana».