10 Adulteriogilez betea baitagoherrialdea,jende guztiagaiztakeriara doa lasterka,okerkerian galtzen dituzte indarrak.Horregatik, doluz dago lurra,madarikaziopean lurraldea,lehor landako larreak.
11 Jaunak dio:«Apaiz eta profetak erefedegabe bihurtu dira,neure tenpluan bertan ereaurkitu dituthorien gaiztakerien aztarnak.
12 Horregatik,beraien bidea labainkor egingo dut:ilunpera bultzatuak,bertan eroriko dira.Zoritxarra bidaliko diet gainerakontuak hartzeko egunean.Hala diot nik, Jaunak.
13 «Samariako profeten arteanzentzugabekeria ikusi dut:Baalen izenean hitz egiten duteeta nire herri Israel desbideratzen.
14 Jerusalemgo profeten artean, ordea,higuingarritasunak ikusi ditut:adulterioan eta gezurretan bizi dira,gaizkileak bereneanindartzen dituzte,gaiztakeriatik bihur ez daitezen.Niretzat, bai profetak,bai Jerusalemgo bizilagunakSodoma eta Gomorraren parekobihurtu dira».
15 Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak profeten aurka:«Belarmina emango diet jateko,ur pozoitua edateko,Jerusalemgo profetengandikzabaldu baitafedegabekeria lurralde guztira».
16 Hau dio Jaun ahalguztidunak:«Israeldarrok, ez egin jaramonikprofeta hauen hitzari,amets hutsalezbetetzen baitizuete burua.Beraien kasketako irudipenakazaltzen dizkizueteeta ez nik agindutakoak.