35 Zeuen artean hitz egitean, esan honela elkarri: “Zer erantzun du Jaunak? Zer iragarri?”
36 Ez aipatu berriro “Jaunaren mezua (zama)”; bestela, hitz horiek izango dira zama, erabiltzen dituenarentzat. Izan ere, aldrebes ulertu dituzue zuek Jainko bizi, Jaun ahalguztidun eta Israelgo Jainkoaren hitzak.
37 «Honela esango diozu profetari: “Zer erantzun dizu Jaunak? Zer iragarri?”
38 Baina, aipatzea debekatu nizuen “Jaunaren mezua (zama)” esaka jarraitzen baduzue,
39 hara nik esan: Zama bezala jaso eta neuregandik urrun jaurtiko zaituztet zuek eta zuen gurasoei eman nien hiria.
40 Eta zuen gain botako ditudan lotsa eta desohorea sekulakoak izango dira, inoiz ere ahaztezinak».