28 Gutun bat ere bidali digu Babiloniara, esanez: “Luzarorako da erbestealdia! Beraz, eraiki etxeak eta bizi berorietan, egin baratzeak eta jan bertako fruituak”».
29 Sofonias apaizak Jeremias profetari irakurri zion gutuna.
30 Orduan, honela esan zion Jaunak Jeremiasi:
31 «Bidali erbesteratu guztiei Nehlamgo Xemaiasi buruzko nire mezu hau: Nik bidalia izan gabe, nire izenean hitz egin eta gezurrezko konfiantza ematen dizuenez gero,
32 nik, Jaunak, zigortu egingo ditut Nehlamgo Xemaias eta beronen ondorengoak: haren familiako inor ere ez da geldituko herri honetan, ez da gozatuko neure herriari emango diodan ongizateaz, bere predikuaz nire aurka jartzera eraman baitu herria. Nik, Jaunak, esana».