6 Ezkon zaitezte eta sortu seme-alabak; ezkondu seme-alabak ere, umeak sor ditzaten. Ugal zaitezte bizi zareten tokian, ez gutxitu.
7 Arduratu erbesteraturik zaudeteneko herrialdearen ongizateaz eta egin otoitz Jaunari haren alde, haren ongizatea zeuen onerako izango baita.
8 «Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, ohar hau ere egiten dizue: Ez zaitzatela engaina zuen artean bizi diren profetek eta igarleek, ez egin jaramonik berorien ameskeriei.
9 Zeren gezurra baita nire izenean iragartzen dizuetena. Ez dira nik bidaliak.
10 «Hau dio Jaunak: Babiloniako nagusigoak hirurogeita hamar urte iraungo du. Ondoren, zuen alde ekingo diot eta agindu nizuena beteko dut, toki honetara itzularaziz.
11 Gogoan dut zuen alde erabakia dudan egitasmoa, zuen zorionerakoa eta ez zuen zoritxarrerakoa, itxaropenez beteriko etorkizuna emango baitizuet. Hala diot nik, Jaunak.
12 Orduan, entzungo dizuet niri dei egitera eta otoitz egitera etorriko zaretenean.