Jeremias
Kapituluak 3:16-22
Elizen Arteko Biblia
16Orduan, lurraldean hazi eta ugarituko zaretenean, ez da gehiago aipatuko Jaunaren itun-kutxarik; ez du inork hartan pentsatuko, ezta oroituko ere; ez duzue berririk egingo, ez baituzue haren beharrik izango.
17Garai hartan, “Jaunaren tronua” deituko diote Jerusalemi. Nazio guztiak bilduko dira Jerusalemen ni, Jauna, ohoratzeko, eta ez die gehiago beren joera gaiztoei setati jarraituko.
18Garai hartan, Judakoak Israelgoekin bilduko dira. Batera itzuliko dira iparraldetik, atzerriraturik dauden lekutik, beraien arbasoei ondaretzat eman nien lurraldera.
19«Honela nioen neure baitan:Israel,neure semetzat hartu nahi zintudan,lurralde zoragarria eman nahi nizun,munduko ondarerik ederrena.“Ene Aita” deituko ninduzulauste nuen,eta niregandik ez zinelainoiz ere urrunduko.
20Baina emaztea senarrarekindesleial den bezalaxe,desleial izan zara nirekin, Israel.Nik, Jaunak, esana».
21Deiadarrak entzuten dira muinoetan,israeldarrak negarrez eta erreguka:galdua baitute bidea,ahaztua Jauna, beren Jainkoa.
22«Itzul zaitezte niregana,seme fedegabeok,neuk sendatuko dizuetzeuen fedegabekeria.«Hemen gaituzu, zuregana gatoz,zeu baitzaitugu Jauna,geure Jainkoa.