1 Jaunak dio: «Garai hartan Israelgo leinu guztien Jainko izango naiz eta haiek nire herri izango dira».
2 Honela dio Jaunak:«Basamortuan azaldu diotneure onginahiaheriotzatik ihes egin duen herriari:bere atseden-bidean da Israel.
3 Urrutitik agertu natzaioeta esan diot:Maite zaitut, betidanik maite,horregatik natzaizu etengabe leial.
4 Berriro eraikiko zaitut,eta sendo iraungo duzu,Israel neskatxa eder.Danbolina eskuanaterako zara berrirofestazaleekin dantzara.