22 Noiz arte ibili behar duzuinguru-minguru,alaba bide-galdu horrek?Hona nik, Jaunak,zerbait berria sortu:emakumeagizonezkoa gorteiatzen».
23 Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro:“Jaunak bedeinka zaitzala,justiziaren barruti,mendi santu hori!”
24 «Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.
25 Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko».
26 Orduan, iratzarri eta ulertu nuen. Atsegin izan zitzaidan ametsa.
27 Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.
28 Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.