23 Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, dio: «Neure herriaren zoria aldatuko dudanean, Judan eta bertako hirietan hauxe esango da berriro:“Jaunak bedeinka zaitzala,justiziaren barruti,mendi santu hori!”
24 «Orduan, elkarturik biziko dira Juda osoan nekazariak eta larrez larre dabiltzan abeltzainak.
25 Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko».
26 Orduan, iratzarri eta ulertu nuen. Atsegin izan zitzaidan ametsa.
27 Jaunak dio: «Begira, badator Israelen eta Judan giza hazia eta abere-hazia ereingo dudan garaia.
28 Haiek erauzi eta irauli, eraitsi, hondatu eta porrokatzeko erne egon nintzen bezala, erne egongo naiz haiek eraiki eta landatzeko ere.
29 Orduan, ez da errepikatuko esaera hura: “Gurasoek mahats gordina jan, eta semeek hozkia”.