6 Jeremias profetak mezu hau guztia adierazi zion Judako errege Sedekiasi Jerusalemen.
7 Bitartean, Babiloniako erregearen gudarostea Jerusalemi eta artean Judan tinko irauten zuten bi hiri gotorrei, Lakix eta Azekari, erasotzen ari zen.
8 Jaunak beste behin ere hitz egin zion Jeremiasi. Sedekias erregeak esklaboak askatzeko hitzarmena egin zuen Jerusalemgo jendearekin:
9 nork bere zerbitzuan zituen esklabo hebrearrei, gizonezko nahiz emakumezko, askapena eman behar zien, judatarrik bere senidearen esklabo ez gertatzeko.
10 Handiki eta herri xehe, guztiek eman zuten ontzat hitzarmena eta, hitza betez, nork bere esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, libre utzi zituen, beren artean esklaborik gehiago ez izateko.
11 Baina atzera egin zuten gero, eta libre utzitako esklaboak, gizonezko nahiz emakumezko, berreskuratu egin zituzten, berriro esklabo-lanetara behartuz.
12 Orduan, honela hitz egin zion Jaunak Jeremiasi: