16 Jonadaben ondorengoek, bai, betetzen dute beren arbasoak emandako agindua; herri honek, berriz, ez dit jaramonik egiten.
17 Horregatik, honela diot nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Iragarriak ditudan zoritxar guztiak bidaliko ditut Judako eta Jerusalemgo bizilagunon gainera, hitz egindakoan aditu ez eta dei egindakoan erantzun ez didazuelako».
18 Gero, Jaun ahalguztidunaren, Israelgo Jainkoaren, mezu hau adierazi zien Jeremiasek Rekaben leinukoei: «Zuen arbaso Jonadaben agindua aditu eta hark agindutako guztiak arretaz bete dituzuelako,
19 hau diot nik, Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Rekaben seme Jonadabek beti izango ditu ondorengoak nire herrian».