3 Joan nintzen, bada, Jeremiasen seme eta Habatziniasen biloba zen Jaazaniasen eta beronen senide eta seme-alaben bila. Rekaben leinuko guztiak bildurik,
4 tenplura eraman nituen, Igdaliasen seme Ben-Hananen gelara. Jainkoaren gizona zen Ben-Hanan; bere gela buruzagien areto ondoan zeukan, Xalumen seme Maaseias atezainaren gela gainean.
5 Ardoz beteriko pitxer eta kopak eskaini nizkien rekabetarrei, eta edateko erregutu.
6 Haiek esan zidaten: «Ez dugu ardorik edaten. Rekaben seme eta gure arbaso Jonadabek agindua dugu: “Ez duzue ardorik edango, ez zuek, ez zeuen ondorengoek ere;
7 ez duzue etxerik eraikiko, ez hazirik ereingo, ez mahastirik landatuko nahiz izango; baizik eta oihal-etxoletan biziko zarete zeuen bizitza guztian. Horrela, luzaro biziko zarete etorkin bezala zaudeten lurralde honetan”.
8 Hala, Rekaben seme Jonadab gure arbasoari obedituz, ez dugu ardorik inoiz ere edaten, ez guk, ez gure emazte eta seme-alabek ere;
9 ez dugu etxerik eraikitzen bertan bizitzeko, ez dugu mahastirik, ez eta sororik ere ereiteko,