1 Josiasen seme Joiakimen, Judako erregearen, laugarren urtean, agindu hau eman zion Jaunak Jeremiasi:
2 «Hartu idazteko erroilu bat eta idatzi bertan Josiasen garaitik hasi eta gaurdaino Israeli, Judari eta beste nazio guztiei buruz adierazi dizkizudan mezuak.
3 Beharbada, jabetuko da Juda herria beraren aurka prestaturik daukadan zoritxar handiaz eta itzuliko bere jokabide gaiztotik. Eta beren gaiztakeria eta bekatuak barkatuko dizkiet».
4 Orduan, Jeremiasek Neriasen seme Baruki deitu zion, eta honek Jaunaren mezu guztiak idatzi zituen Jeremiasen esanera.
5 Gero, honela agindu zion Jeremiasek Baruki: «Begira, ni ez naiteke joan Jaunaren etxera, debekatu egin baitidate.
6 Zoaz zeu hurrengo barau-egunean eta irakurri tenpluan, herriaren aurrean, nik esanik erroiluan idatzi duzun Jaunaren mezua; irakurri Judako hirietatik etorriko diren guztiei ere.