22 Negua zen, bederatzigarren hila, eta erregea neguko gelan zegoen eserita, su-ontzia pizturik aurrean zuela.
23 Jehudik hiruzpalau orrialde irakurtzen zitueneko, erregeak aiztoz moztu eta sutara botatzen zituen, erroilu guztia sutan erre arte.
24 Hitz haiek ez zien zirrararik egin, ez zuten damu-keinurik ere azaldu, ez erregeak, ez funtzionarioek.
25 Eta Elnatanek, Delaiasek eta Gemariasek liburua ez erretzeko eskatu zioten arren, erregeak ez zien aditu nahi izan.
26 Aitzitik, Jeremias profeta eta Baruk idazkaria atxilotzeko agindu zien erregeak Jerahmeel errege-familiako printzeari, Azrielen seme Seraiasi eta Abdeelen seme Xelemiasi. Baina Jaunak ezkutuan jarriak zituen.
27 Jeremiasen esanera Barukek idatzitako erroilua erregeak erre ondoren, Jaunak agindu hau eman zion Jeremiasi:
28 «Hartu beste erroilu bat eta idatzi bertan Judako errege Joiakimek erretakoan zetorren mezu bera.