15 Oraindik kartzelako atarian atxilotua zegoela, Jaunak Jeremiasi hitz egin zion,
16 Ebed-Melek etiopiarrari mezu hau emateko aginduz:«Honela dio Jaun ahalguztidunak,Israelen Jainkoak:Laster beteko ditut neure hitzak,hiri honen kalterakoeta ez onerako iragarritakoak.Zeuk ikusi ahal izango duzu.
17 Egun hartan, onik aterako zaitut,ez zaitut erortzen utzikohalako beldurra ematen dizutenhorien eskuetan.Hala diot nik, Jaunak.
18 Libratuko zaitut, bai,ez zara ezpataz hilko;bizirik aterako zara,niregan fidatu zarelako.Nik, Jaunak, esana».