1 Zazpigarren hilean, Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin, Gedalias ikustera. Elkarrekin otordua egiten ari zirela,
2 Ismaelek eta berekin zituen hamar gizonek, jaiki, ezpataz jo eta hil egin zuten Gedalias, Babiloniako erregeak Judako gobernari ezarria.
3 Gedaliasekin Mitzpan zeuden judatarrak eta gudari babiloniarrak ere hil egin zituzten.
4 Baziren bi egun Gedalias hila zela, gertatuaren berri artean inork ez jakin arren.
5 Horretan, laurogei gizon etorri ziren Sikem, Xilo eta Samariatik, bizarra moztuta, jantziak urratuta eta gorputza zauriz beteta, tenpluan eskaintzeko labore-opariak eta intsentsua zekartzatela.