2 Ismaelek eta berekin zituen hamar gizonek, jaiki, ezpataz jo eta hil egin zuten Gedalias, Babiloniako erregeak Judako gobernari ezarria.
3 Gedaliasekin Mitzpan zeuden judatarrak eta gudari babiloniarrak ere hil egin zituzten.
4 Baziren bi egun Gedalias hila zela, gertatuaren berri artean inork ez jakin arren.
5 Horretan, laurogei gizon etorri ziren Sikem, Xilo eta Samariatik, bizarra moztuta, jantziak urratuta eta gorputza zauriz beteta, tenpluan eskaintzeko labore-opariak eta intsentsua zekartzatela.
6 Ismael atera zitzaien bidera negar-zotinka eta, haiengana heltzean, esan zien:—Zatozte Ahikamen seme Gedalias ikustera.
7 Baina hirira sartu bezain laster, Ismael eta beronen gizonek hil egin zituzten eta putzu batera bota.
8 Haietako hamar gizonek, ordea, esan zioten Ismaeli:—Ez gaitzazu hil! Garia, garagarra, olioa eta eztia daukagu gordeta landetan.Eta Ismaelek ez zituen hil beste lagunekin batera.