9 Hildakoen gorpuak jaurti zituen putzua, Israelgo errege Baxak eraso zion hartan, Judako errege Asak egindako putzu handia da. Netaniasen seme Ismaelek gorpuz bete zuen.
10 Ondoren, Ismaelek gatibu eraman zituen erregearen alabak, baita Mitzpan gelditu ziren guztiak ere: Nebuzaradan guardiaburuak Gedaliasen ardurapean utzia zuen jende guztia, hain zuzen. Gatibu guztiokin amondarren lurraldera joateko abiatu zen.
11 Kareahen seme Johanan eta beronen gudalburuak, Ismaelek egindako hilketen berri jakitean,
12 beren tropa guztia bildu eta Ismaelen aurka borrokara irten ziren. Gabaongo zingira handiaren ondoan atzeman zuten.
13 Ismaelek gatibu zeraman jendea, Johanan eta beronen gudalburuak ikustean, pozez bete zen.
14 Hala, Ismaelek Mitzpatik gatibu zeramatzanak itzuli eta Johananekin batu ziren.
15 Baina Ismaelek, bere zortzi gizonekin, Johanani ihes egitea lortu zuen, amondarrengana bilduz.