7 Moab, zeure indar eta ondasunetanfidatu zara:hara orain zu ere konkistatua!Zure jainko Kemox erbestera doa,bere apaiz eta buruzagiekin.
8 Hiri guztietan ari da suntsitzailea,ez da bat ere libratzen:dena hondatua eta galduaharanean eta goi-lautadan.Hala diot nik, Jaunak.
9 Egin hilobia Moabentzat,hondakin huts baita.Hiriak hondamendi bihurturik,jenderik gabe geratzen dira».
10 Madarikatua Jaunak emandako eginkizuna betetzen nagia! Madarikatua ezpata mendekatzailea hartu nahi ez duena!
11 Gazte-denboratiklasai bizi izan da Moab,ez du erbesterik ezagutu.Jalkitzen egondako ardoak bezala,ontzitik ontzira aldatu gabekoardoak bezala,ez du galdu bere gozoa,ez zaio joan bere usain ona.
12 Horregatik, Jaunak dio: «Badator garaia, ontzitik ontzira nork aldatua bidaliko diodana: ontziak hustu eta puskatu egingo dituzte.
13 Orduan, huts aterako zaie moabdarrei Kemox jainkoarengan zuten konfiantza, israeldarrei Betelengan zutena huts gertatu zitzaien bezala.