Jeremias
Kapituluak 51:17-23
Elizen Arteko Biblia
17Orduan,gizaki oro zoraturik gelditzen da,ulertezinik:zilargina idoloez lotsaturik,gezurrezkoak baitira,arnasarik gabeko irudi,
18zentzugabeko eta barregarri;Jaunak hondatuko ditukontuak hartzeko egunean.
19Besterik da Jakoben Jainkoa,bera baita gauza guztien egileaeta Israel bere ondaretzathautatu duena.Jaun ahalguztiduna, hori du izena!
20Jaunak dio:«Babilonia,nire mailu izana zara,nire guda-tresna!Txikitu ditut zurekin nazioak,txikitu erreinuak.
21Txikitu ditut zurekinzaldi eta zaldizkoak,txikitu gurdi eta gurdizainak.
22Txikitu ditut zurekingizon eta emakumeak,txikitu zahar eta gazteak,txikitu mutil eta neskak.
23Txikitu ditut zurekinartzain eta artaldeak,txikitu nekazari eta uztar-idiak,txikitu gobernari eta buruzagiak.