26 Baina ez didazue aditu, ezta jaramonik egin ere, baizik eta zuen gurasoak baino burugogorrago izan zarete.
27 Zuk, Jeremias, esan hitz hauek guztiak, baina ez dizute jaramonik egingo; hots egin, baina ez dizute erantzungo.
28 Orduan, hau esango diezu: “Hona hemen Jaunaren, bere Jainkoaren, mintzoa aditu nahi ez duen herria, zentzabiderik hartu nahi ez duena. Galdua da leialtasuna, ez da beraren aipamenik ere egiten”».
29 Jerusalem,moztu zeure ile-mototsa eta bota!Abestu negar-kanta muinoetan!Jaunak mespretxatuaeta baztertua baitubera suminarazi duen jende hau.
30 Honela dio Jaunak: «Nik gaitzesten dudana egin du Judako herriak: bere idolo higuingarriak jarri ditu niri sagaraturiko etxean, berau profanatuz.
31 Ben-Hinom haranean Tofet izeneko kultu-lekua eraiki du bere seme-alabak erretzeko. Ez dut sekula horrelakorik agindu, ez zait bururatu ere.
32 Horregatik, hau diot nik, Jaun honek: Badator toki honi Tofet eta Ben-Hinom harana deituko ez dioten eguna, Hilketa-harana baizik. Tofeten lur eman beharko diete hilei, beste inon tokirik ez eta.