1 Ai, basamortuan egonlekuaaurkituko banu,neure herria utzieta harengandik urruti bizitzeko!Desleialak baitira guztiak,traidore hutsak denak.
2 Beti prest daude gezurrerako,gezi-uztai tenkatua bezalahaien mihia.Gezurra da nagusi herrialdean,eta ez egia.Jaunak dio:«Gero eta okerrago dabiltza,ez naute aintzat hartzen.
3 Kontuz guztioknor bere lagunarekin ere,ez fidatu senideaz ere,senideak senideariiruzur egiten baitio,lagunak lagunari kalumnia.
4 Elkar engainatzen dute,inork egiarik esaten ez;gezurretan trebatu dituzte mihiak.Gaiztotuak daude,ez dira zuzentzeko gauza.