1 Gobernari jakintsuak bere herria hezten du,ongi finkatua dago zentzudunaren aginpidea.
2 Nolakoa herri-gobernaria, halakoak haren ministroak;nolakoa herri-buruzagia, halakoak biztanleak.
3 Errege gaizki hezia herriaren hondamendi;agintarien zentzu onaz eraikitzen da hiria.
4 Jaunaren esku dago munduaren gobernua,garai bakoitzean komeni den buruzagia sorrarazten du.
5 Jaunaren esku dago gizakiaren arrakasta,legegileagan agerrarazten du bere ospea.
6 Kalte egin dizula eta, ez gorrotorik izan lagun hurkoari,ez egin ezer amorrazioaren eraginez.