Ben Sirak 41 EABD

Heriotza

1 Oi heriotza, bai garratza zure oroitzapenabere ondasunen artean lasai bizi denarentzat,sendo finkatua egonik, dena ongi ateraeta oraindik atseginak gozatzeko sasoian dagoenarentzat!

2 Oi heriotza, ongi etorria zure erabakiabehartsu eta indargabe dagoenarentzat,oso zahartua eta aje askorengatik abaildua,nazkaturik, pazientzia galduta, agertzen denarentzat!

3 Ez izan heriotzaren erabakiaren beldur,izan gogoan zeure aurretik joandakoaketa atzetik jarraituko dizutenak.

4 Jaunak erabakia du hori bizidun guztientzat.Zergatik aurre egin Goi-goikoaren borondateari?Hamar, ehun edo mila urte bizi,Hildakoen Egoitzan ez dio horrek inori axola.

Fedegabeen zigorra

5 Bekatarien seme-alabak higuingarri bihurtzen dira,fedegabeekin sarri elkartzen baitira.

6 Bekatarien seme-alaben ondarea hondamendira doa,etengabeko lotsa utziko diete ondorengoei.

7 Fedegabeko gurasoek seme-alaben agiraka jasango dute,beraien erruz baitaude lotsagarri.

8 Ai zuek, gizaki fedegabeok,Goi-goikoaren legea baztertu duzuenok!

9 Madarikatuak izateko jaio zineteneta, hiltzean ere, madarikazioa duzue herentzia.

10 Lurretik datorrena lurrera itzuliko da;fedegabea madarikaziotik hondamendira.

Izen ona

11 Gizakiek dolu egiten dute hildakoengatik,baina bekatariek izen onik ez,hauen oroitzapena ere ezabatu egingo.

12 Arduratu zeure izenaz, hori geldituko baitzaizu gero,urrezko mila altxor baino luzaroago gelditu ere.

13 Bizitza onak egun-kopuru mugatua du,izen onak betiko irauten.

Egiazko eta gezurrezko lotsa

14 Seme-alabok, erakutsi hartu duzuen heziketa, bakean biziz.Agertzen ez den jakinduriak eta ezkutuko altxorrak,zertarako balio dute batak eta besteak?

15 Hobe da bere txorakeria ezkutatzen duenabere jakinduria ezkutatzen duena baino.

16 Beraz, esango dizuet benetan zertaz lotsatu,ez baita ona edozertaz lotsatzea,eta denek ez dute gauza guztiez iritzi zuzena izaten:

17 lotsatu, aita-amen aurrean, lizunkeriaz;buruzagi eta ahaltsuaren aurrean, gezurraz;

18 epaile eta magistratuaren aitzinean, delituaz;batzar eta herriaren aitzinean, lege-hausteaz;lagun eta adiskidearen aurrean, maltzurkeriaz;

19 auzokoen aurrean, lapurretaz.Izan lotsa hitzarmen eta konpromisoak ez betetzeaz,mahaian gizabidetsu ez jokatzeaz,modu txarrean eman edo hartzeaz,

20 agurtzen zaituztetenei ez erantzuteaz,emagalduei begiratzeaz,

21 herrikideei jaramonik ez egiteaz,norbaiti berea duena edo eman diotena kentzeaz,inoren emaztea irrikatzeaz;

22 neskamearekin ausartegi jokatueta beraren ohera hurbiltzeaz;izan lotsa laguna hitzez iraindueta, berari zerbait eman ondoren, emandakoagatik mintzeaz,

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48 49 50 51