1 Ez zaitez bihur zeure adiskidearen etsai,ospe txarrak lotsa eta iraina ekartzen baititu:hori gertatzen zaio mihi biko bekatariari.
2 Ez harropuztu zeure burua handietsiz,zeure indarrak alferrik galduko zenituzke, zezen gazteak bezala;
3 zeure hostoak irentsiko zenituzke, fruituak galdueta enbor ihartua bezala geratuko.
4 Grina txarrak jabea galbideratzen du,etsaien irrigarri bihurtzen.
5 Aho goxoak adiskideak ugaltzen ditu,mihi atseginak harreman onak gehitzen.
6 Izan daitezela asko agurtuko zaituztenak,baina aholkulariak milatik bat!
7 Lagun bat egiten duzunean, kontuz ibili,eta ez arinegi jarri uste ona berarengan,
8 izaten baita berari komeni zaionean lagun deniketa zure atsekabealdian irauten ez duenik;
9 izan ohi da lagunik, etsai bihurtueta, zuen arteko auzia argitaratuz, lotsarazten zaituenik;
10 izaten da lagunik mahaikide izan,baina zure atsekabealdian irauten ez duenik;
11 oparotasunean zabiltzanean, zurekin bat da,tinko aginduko die berak ere zure zerbitzariei.
12 Baina behea jota bazaude, aurka jarriko zaizueta ezkutatu egingo zuregandik.
13 Urrun zaitez etsaiengandik,ibili kontuz adiskideekin.
14 Adiskide zintzoa babesleku segurua;aurkitzen duenak altxorra aurkitzen du.
15 Adiskide zintzoak ez du preziorik,balio neurtezina du.
16 Adiskide zintzoa osasungarri da bizitzan;Jaunari begirune diotenek aurkituko dute.
17 Jaunari begirune dionak ongi bideratzen du adiskidetasuna;nolakoa bera, halakoa izango du laguna.
18 Seme, onartu heziketa gaztetatik,ilea urdindu arte izango duzu jakinduria.
19 Landu ezazu laborariak lurra lantzen eta ereiten duen bezala,eta egon gero fruitu gozoen zain;lanean pixka bat nekatu arren,laster jan ahal izango dituzu emaitzak.
20 Latza da jakinduria hezigabearentzat,zentzugabeak ezin berarekin iraun;
21 astunegia zaion proba-harria bezala,laster botako du gainetik.
22 Jakinduria, bere izenak dioen bezalaxe,gutxi batzuei bakarrik agertzen zaie.
23 Entzun, seme; onartu nire irizpidea,ez baztertu ene aholkua.
24 Lotu oinak jakinduriaren katez,jarri zeure burua haren uztarpean;
25 makur ezazu bizkarra, eta hartu gainean,jasan gogo onez haren lokarriak;
26 jo ezazu harengana bihotz-bihotzezeta eutsi haren bideei zeure indar guztiaz;
27 bila ezazu, jarraitu arrastoari eta ezagutaraziko dizu bere burua;zeureganatu ondoren, ez jaregin;
28 azkenean atsedena emango dizueta pozgarri gertatuko;
29 kateak babesgarri sendo izango dituzu,eta uztarria apaingailu distiratsu;
30 urrezko edergarri baita haren uztarria,uhalak purpurazko lokarri;
31 jantzirik ederrena izango duzu jakinduria,alaitasunezko koroa zeure buruan.
32 Zeuk nahi baduzu, seme, ongi hezia izango zara;gogoa jartzen baduzu, zuhur bilakatuko.
33 Atsegin baduzu entzutea, ikasi egingo duzu;belarria adi jartzen baduzu, jakintsu bihurtuko.
34 Zoaz zaharren batzarrera,eta atxiki beraien jakinduriari.
35 Entzun gogoz Jainkoarengandiko hitza,ez utzi ihes egiten jakinduriazko esaera zaharrei.
36 Gizaki zentzudunik ikusten baduzu, zoaz harengana goiz-goizetik,jan dezatela zure oinek haren atariko harria.
37 Hausnar itzazu Jaunaren aginduak,erabili gogoan beti haren manamenduak;berak sendotuko du zure bihotzaeta irrikatzen duzun jakinduria emango.