1 Zeru goien edertasuna, ortziaren gardentasunaeta zeru-sabaiaren itxura, zer ikuskizun distiratsua!
2 Eguzkiak aldarrikatzen du, agertzen denean,benetan miresgarria dela Goi-goikoak egindakoa.
3 Eguerdian lurra lehortzen du:nork jasan lezake haren berotasuna?
4 Labea suspertu ohi da galda-lanetarako:hiru aldiz kiskalgarriago eguzkia mendietan.Lurrun sutsuak botatzen ditueta bere errainuen distiraz begiak itsutzen.
5 Handia da eguzkia egin duen Jauna,honen esanetara egiten du ibilaldia.
6 Ilargia ere bere garaian irteten da,aroak finkatu eta aldiak adieraziz.
7 Ilargiak erakusten du jai egiteko garaia,murriztu egiten delarik ilargi betearen ondoren.
8 Sustrai bereko hitzak dira «ilargi» eta «hilabete»;miresgarriro hazten da, baita aldatzen ere;zeru-sabaian distiratsu dagoen horiortziko astro guztien ikur da.
9 Izarren distirak edertzen du zerua,argizko apaingailu Jaunaren goialdeetan.
10 Santuaren aginduz beren lekuan daude tinko,ez dute alde egiten beren zaintza-postuetatik.
11 Ikusi ortzadarra eta bedeinkatu egin duena;begira zein ikusgarria den beraren distira!
12 Zubi distiratsua marrazten du zeruaren biran,Goi-goikoaren eskuek zabaldu dute hor.
13 Bere aginduz botarazten du elurra,berak erabakia betetzeko jaregiten tximistei.
14 Horregatik zabaltzen dira haren gordailuaketa txoriak bezala hegan abiatzen hodeiak.
15 Bere indar handiaz trinkotzen ditueta kazkabarra sortuz apurtzen.
16-17 Haren trumoi-hotsak dar-dar eragiten dio lurrarieta mendiak ikaraz jartzen.Hark nahi duenean hego-haizeak jotzen du,baita ipar bortitzak eta haize-erauntsiek ere.Hegaldaka dabiltzan txoriak bailiran,elur-malutak botatzen ditu,eta matxinsalto-piloak bezala estaltzen lurra.
18 Begia liluratzen du haren zuritasunaren ederrak,eta bihotza txunditzen jausten denean.
19 Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lur gainean,jelatu eta belar-puntak arantzak bezala zorroztuz.
20 Iparraldeko haize hotzak jotzeanizotza eratzen da ur-azalean;ur-multzo guztien gain kokatzen daeta oskolez bezala gainjanzten ura.
21 Haize sargoriak mendiak irentsieta basamortua erretzen du,suak bezala suntsitzen belar hezea.
22 Hau dena bizkor erremediatzen du behe-lainoak,sargoriaren ondorengo ihintzak bizitasuna ekartzen.
23 Bere egitasmoaren arabera ozeanoa menderatu dueta uharteak landatu bertan.
24 Itsasgizonek bertako arriskuen berri ematen dute,eta harri eta zur uzten gaitu entzuten dugunak.
25 Izaki bitxi eta miresgarriak daude han,mota guztietako bizidunak eta itsas munstroak.
26 Jainkoari esker du haren mezulariak arrakasta,haren hitzak du dena arautzen.
27 Beste gauza asko esango genuke gaia agortu gabe,baina hona azken hitza: «Jainkoa da dena».
28 Non aurkitu hura goresteko indarra?Handia baita bera,handia berak egindako guztiaren aldean.
29 Beldurgarria da Jauna, biziki handia,eta miresgarria haren ahalmena.
30 Goratu Jauna, goretsazue ahal duzuen guztia,are gorago egongo baita bera.Hura goratzean, bildu zeuen indar guztiak,ez etsi, ez duzue inoiz aski goratuko eta.
31 Nork ikusi du, nolakoa den esateko?Nork goratuko du bere izateari dagokion neurrian?
32 Gauza asko daude ezkutuan hauek baino handiagoak,beraren egintza gutxi batzuk baino ez baititugu ikusi.
33 Izan ere, Jauna da dena egin duena,eta berak eman die zintzoei jakinduria.