1 Horrela jokatzen du Jaunarenganako begirunea duenak,legeari atxikiak lortuko du jakinduria.
2 Hau ama bezala aterako zaio bidera,emazte gazteak bezala hartuko abegikor.
3 Adimenaren ogiaz elikatuko du,jakinduriaren uretatik emango edaten.
4 Harengan sostengatu eta ez da eroriko,hari atxiki eta ez du huts egingo;
5 ingurukoen gainetik goratuko du,batzarraren erdian hitz egiteko gaitasuna emango.
6 Poza eta alaitasunezko koroa izango ditu,betiereko izena bereganatuko.
7 Zentzugabeek ez dute jakinduria eskuratuko,bekatariek ez dute ikusi ere egingo.
8 Harroengandik urruti dago,gezurtiak ez dira hartaz oroitzen.
9 Lekuz kanpo dago haren gorespena bekatariaren ahoan,ez baita Jaunak eragina izango;
10 jakinduria duenak bakarrik egin dezake gorespena,Jaunak berak gidatuko baitu zuzen.
11 Ez esan: «Jaunaren erruz galbideratu naiz»,Jaunak ez baitu gorroto duena egiten.
12 Ez esan: «Hark desbideratu nau»,hark ez baitu bekatariaren beharrik.
13 Jaunak gorroto dio gaiztakeria ororieta berdin hari begirune diotenek.
14 Jaunak hasieran egin zuenean,aukeramena eman zion gizakiari.
15 Nahi baduzu, gorde ditzakezu aginduak,Jaunaren borondatea zintzo betetzeko.
16 Hark sua eta ura jarri dizkizu aurrean,nora nahi, hara eraman dezakezu eskua.
17 Bizitza eta heriotza daude gizakien aurrean jarriak:aukeratzen duena emango bakoitzari.
18 Handia da, bai, Jaunaren jakinduria,guztiz ahaltsua da eta dena ikusten du,
19 gizakiak egindako guztia ezagutzen.Begirune diotenengan ditu jarrita begiak;
20 ez dio inori agindu fedegabe izateko,ezta inori eman ere bekatu egiteko baimenik.