1 Ez oinarritu aberastasunetan,ez esan: «Ez dut beste ezeren beharrik!»
2 Ez zaitzatela irrikak eta indarrakzeure bihotzaren grinak jarraitzera eraman.
3 Ez esan: «Nor nire gain?»,benetan Jaunak zigortu egingo zaitu eta.
4 Ez esan: «Bekatu egin eta ez zait ezer gertatu»;bai, hori Jauna eroapen handikoa delako da;
5 baina ez zaitez barkamenaz hain seguru egonbekatua bekatuaren gain pilatzeko.
6 Ez esan: «Handia da haren gupida,barkatuko dizkit neure bekatu ugariak»,errukiorra eta, era berean, haserrekorra baita hura,eta eroraraziko du bekatariengana bere sumina.
7 Itzuli Jaunarengana luzatu gabe,ez ibili gerotik gerora,bat-batean iritsiko baita Jaunaren haserreaeta ezereztua izango zara zigor-egunean.
8 Ez oinarritu bidegabekeriazko aberastasunetan,ez dizute ezertarako balioko ezbeharrean.
9 Ez haizeratu laborea edozein haizetara,ez abiatu edozein bidexkatatik:horixe egiten du mihi biko bekatariak.
10 Eutsi tinko pentsatzen duzunarieta hitz egin argi eta garbi.
11 Egon beti prest entzuteko,baina ez ibili presaka erantzuteko.
12 Iritzirik baduzu, erantzun lagunari;eduki bestela ahoa itxirik.
13 Ohorea edo desohorea ekar lezake hizketak,hondamendi gerta lekioke gizakiari mihia.
14 Ez zeureganatu gaizki-esalearen izeniketa ez jarri lakiorik inori zeure mihiaz;lapurrari lotsa etortzen zaion bezala,gaitzespen zorrotza mihi bikoari.
15 Ihes egin hutsegiteetatik, handi nahiz txikietatik.